Errauste planta itzaltzeko, sirena hotsak

Herritarrek kontzientzia hartu eta hondakinak kudeatzeko politika publikoak aldarazteko protesta zaratatsua antolatu dute igande eguerdian hasi eta konfinamendu egoera mantentzen den bitartean errepikatuko dena egunero-egunero.

Errauste planta abiarazte fasean dago. Argazkia: Noaua

Zubietako errauste planta abiarazte fasean dago, errendimendu osoan funtzionatzen hasi aurreko fasean. Herritarrek kontzientzia hartu eta hondakinak kudeatzeko politika publikoak aldarazteko protesta zaratatsua antolatu dute igande eguerdian hasi eta konfinamendu egoera mantentzen den bitartean errepikatuko dena egunero-egunero. Leiho eta balkoietara ateratzera deitu dituzte gipuzkoar denak eta sirena hotsez betetzera herrialdea errauste planta martxan ez jartzea eskatzeko. 12:00etan egin dute hitzordua eta bost minutuz,  sirena hotsak entzungo dira dioxina eta toxikoen bonbardaketaren aurka.

Protesta hori, gainera, mantendu egingo dute egunero 12:00etan konfinamendu egoera mantentzen den bitartean. Protestarako, iniziatibaren deitzaileek, audio bat zabalduko dute sare sozialen bidez herritarrek sirena hori entzunarazi dezaten beren etxeetatik bafleekin.

Dioxina eta beste toxiko batzuengatiko osasun alerta da sirena hori, “Gipuzkoako errauste plantak, koronabirusarengatiko konfinamendu betean isurtzen dituenak”.

Protestaren deitzaileek pasa den martxoaren 31n grabatutako bideo bat zabaldu dute sare sozialetan, “errauste plantak egun horretan egin zituen isurketa itzelak ikus daitezke”.

https://www.facebook.com/gurasos/videos/2852284868172676/?v=2852284868172676

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.