
Imanol Gilek bi domin irabazi ditu 60 metroan eta erreleboetan, zilarra eta urrea, hurrenez hurren; Isabel Hernandezek, berriz, laugarrena izan zen 60 metroan.

Txapelketa garrantzitsuak izan dituzte BAT-eko atletek asteburuan: 23 urtez azpiko pista estaliko (Short track) Espainiako Txapelketa, Euskadiko Jaurtiketa Luzeen Txapelketa eta 18 urte azpiko eta 20 urte azpiko Gipuzkoako Txapelketa.

BATgirls-ak meritu propioekin sailkatu dira Erreginaren Kopara. Hilaren 15ean izango da hitzordu handia, Valentziako Luis Puig belodromoan.

Bihartik igandera bitarte neguko hitzordu garrantzitsuena dute Super Amara BAT atletek Valentzian (Herrialde Katalanak).

Pista estaliko Euskadiko Txapelketa absolutua eta autonomia erkidegoen arteko Espainiako Kros Txapelketak jokatu dira asteburu honetan. BATeko atletek emaitza bikainak eskuratu dituzte.