Super Amara BAT taldeko emakumeek historia egin dute
BATgirls-ak meritu propioekin sailkatu dira Erreginaren Kopara. Hilaren 15ean izango da hitzordu handia, Valentziako Luis Puig belodromoan.

Super Amara BAT taldeko emakumeek (BATgirls-ek) historia egin dute. Meritu propioekin sailkatu dira Erreginaren Kopara. Prestigio handia duen txapelketa da, Espainiar Estatuko zortzi talde onenek hartzen baitute parte. Bidasoko taldea 8. kokatu da ranking-ean, 11.932 puntu bilduta.
Hilaren 15ean izango da hitzordu handia, Valentziako Luis Puig belodromoan. Bigarren aldia izango da bidasoko taldeak Erreginaren Kopan parte hartzen duena. Aldi hartan, ordea, BAT-ek antolatzaile gisa parte hartu zuen txapelketan. Aurten, kirol merituengatik hartuko dute parte, “atletismoaren elitean sendotzen ari direnaren seinale”.
Valentzian hurrengo taldeak izango dituzte aurkari: Diputación Valencia C.A. (13.391 puntu), Playas de Castellón (12.983 puntu), FC Barcelona (12.564 puntu), Atletico San Sebastián (12.250 puntu), Cueva de Nerja (12.201 puntu), Grupoempleo Pamplona Atletismo (12.201 puntu), eta Unicaja Jaén Paraíso Interior (11.942 puntu).
Aurki zapi talde onenen aurka lehiatuko den taldearen osaera aurkeztuko dutela jakinarazi du klubak.