Pasa den astean Bilbon izandako topaketak "arrakastatsuak" izan direla nabarmendu dute. Besteak beste, Europa mailan mobilizazioak eta bestelako ekimen partekatuak bultzatzeko aukera baloratu zuten.
Eduardo Garcia Elosua adituak eskainiko du Gipuzkoako Erretiratu eta Pentsiodunen Elkarteak antolatutako hitzaldia. Palmera Monterok jasoko du, goizez.
Bihar kalera irtengo dira sindikatuak, goizean Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan, eta, arratsaldean, herrietan, baita Irunen ere.
Hamarka lagun bildu ditu gaur Bat Etorri kolektiboak, pentsio duinen aldeko mobilizazioa egin baitute Irungo Gizarte Segurantzaren Tokiko Institutu aurrean.
Hileroko azken astelehen guztietan elkartzen dira pentsiodunak. Hilaren 27an izango dute hurrengo hitzordua, 12:00etan San Juan plazatik abiatuz.
Astelehenerako (hilak 10) elkarretaratzea antolatu du Txingudiko Pentsiodunen Mugimenduak. 12:00etan bilduko dira.
Irun COVID-19aren eremu gorritik atera denez, berriro kaleak aldarriz betetzeko apustua egingo dute. Astelehenean (martxoak 1) manifestazioa egingo dute Irungo kaleetan barrena.
Manifestazioa egingo du Txingudiko Pentsiodunen Mugimenduak Irungo kaleetan barrena. 12:00etan abiatuko dira, San Juan plazatik.
2018ko urtarrilaren 15ean elkartu ziren lehenengoz San Juan plazan, eta «hiru urteren ostean oraindik ere tinko jarraitzen» dutela erakutsiko dute.
Orain arte osasuna lehenetsi dutela adierazi dute, baina hilaren 21etik aurrera, Irungo pentsiodunen mugimenduaren elkarretaratzeekin bat egingo dutela ezagutarazi dute.
Hileko azken astelehenetan bezalaxe, datorren honetan ere (hilak 29) manifestazioa egingo du Txingudiko Pentsiodunen Mugimenduak. 12:00etan abiatuko dira San Juan plazatik.
Urteko lehen mobilizazioa egin du gaur Txingudiko Pentsiodunen Mugimenduak. Euria dela eta, udaletxeko arkupetan elkartu dira.
Ia lau hilabeteko etenaldiaren ostean, San Juan plazara itzuli dira zenbait pentsiodun. Gaurko elkarretaratzea «bat-bateko» erabakia izan dela azaldu dute bertaratutakoek.
Miren Etxezarreta ekonomian adituak gidatuko du Txingudiko Pentsiodunen Mugimenduak antolatutako saioa.
Datorren asteleheneko manifestazioaz gain, hilaren 23 eta 30erako beste deialdi ugari egin dituzte.
Datorren astelehenean (hilak 24) manifestazioa egingo dute Irunen eskualdeko pentsiodunek, 12:00etatik aurrera.
Ficoba erakustazokan egiten dituzten ekitaldien eta hotelek duten erreserba igoeren artean harremana badagoela baieztatu dute.
Azken mobilizazioetan ohiko bilakatu den bezala, San Juan plazatik abiatuko dira, 12:00etan. Ondoren, hiriko kale esanguratsuak zeharkatuko dituzte.
'Pentsioak, kontatzen ez dena' hitzaldia emango du, Abotsanitzek antolatuta.
Hilaren 6an arratsaldez pentsioen aldeko "belaunaldien arteko martxa" egingo dute Donostian, Alderdi Ederretik abiatuta.