
Alarde publikoko jeneral berria izendatu dute Patxi Perez Goñi. Zortzi urte eman zituen Anaka konpainiako kapitain gisa, eta orain, azken urteetan eskuan zeraman eskopeta alde batera utzi, eta aginte makila hartuko du.

Alarde Publikoko jeneral berria izango da HITZAren ostiraleko astekariko protagonistetako bat. Hona harekin izandako elkarrizketaren aurrerapentxo bat, bideoan.

Oiasso Museoak hiru antzerki ikastaro abiatuko ditu hil honetan. Horietako bat berria da, eta Clown artean sakonduko du: Romanesklown. Izen-emateak irekita daude.

Historia eta arkeologia ikastaroak, antzerki klasikoko tailerrak eta literatur tertuliak antolatu dituzte datozen hilabeteetarako.