Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Oiassoko antzerki tailerrak bueltan dira

Oiasso Museoak hiru antzerki ikastaro abiatuko ditu hil honetan. Horietako bat berria da, eta Clown artean sakonduko du: Romanesklown. Izen-emateak irekita daude.

Mikel Del Val Garcia
Irun
2023/10/05

Oiasso Museoak prest du beste urte batez haur eta helduentzako antzerki tailerren eskaintza. Saioak hil honetan hasiko dira, eta berritasunekin datoz. Orotara, hiru tailer eskainiko dira, denak Oiassoren egoitzan. Izen-emateak irekita daude, eta hiru modutara egin daitezke: Oiasson aurrez aurre, 943 63 93 53 telefonora deituta edo posta elektroniko bidez.

Erromatar museoak eskainiko dituen hiru tailerretatik bat berria da: Romanesklown. Clown artearen hastapen ikastaro bat da, eta diziplina hori ezagutzen hasteko aukera izango dute parte hartzaileek. Diziplina horretan, eguneroko bizitzarako “oso trebetasun eta balio praktikoak” eskaintzen direla azaldu dute antolatzaileek; hala nola, umore sena, dibertitzeko gaitasuna, entzutea, konfiantza edota segurtasuna. Ana Egiazabalek emango ditu saioak, eta hilaren 17tik abenduaren 12ra izango dira, asteartero, 18:30etik 20:00etara. Helduei zuzenduta daude.

Gainontzeko ikastaroak ohikoak dira. Alde batetik, 6 eta 10 urte bitarteko haurrentzako tailerrak ondu ditu Oiassok beste behin. Saio horiek ere Ana Egiazabalek emango ditu, eta beren helburua da umeen irudimena, sormena, berezkotasuna eta garapen afektibo, sozial eta intelektuala lantzea antzerki jokoaren bidez. Clown tailerraren antzera, haurren antzerki saioak hilaren 17tik abenduaren 12ra izango dira, asteartero, 17:15etik 18:15era.

Bestalde, Oiassok helduentzako antzerki klasiko greko-latindarraren tailerrarekin jarraituko du. Patxi Perezek emango ditu saioak, eta xedea da herritarren artean antzerkiaren eta ikuskizun eszenikoen gaineko interesa piztea. Dies Oiassonis jaialdi erromatarrean jarri nahi dute arreta, jaialdiaren osagai nagusietako bat baitira antzerki emanaldiak. Saioak hilaren 19tik abenduaren 14ra izango dira, ostegunero, 19:00etatik 20:30era.

Hona hemen ikastaroen xehetasunak:

  • Haurrentzako antzerki tailerra eta jolas dramatikoa:
    • Arduraduna: Ana Egiazabal.
    • Adina: 6-10 urte.
    • Egunak: Asteartero: Urriak 17, 24 eta 31; azaroak 7, 14, 21 eta 28; eta abenduak 5 eta 12.
    • Ordua: 17:15-18:15.
    • Prezioa: 20 euro.
  • Romanesklown tailerra:
    • Arduraduna: Ana Egiazabal.
    • Adina: Helduak.
    • Egunak: Asteartero: Urriak 17, 24 eta 31; azaroak 7, 14, 21 eta 28; eta abenduak 5 eta 12.
    • Ordua: 18:30-20:00.
    • Prezioa: 40 euro.
  • Antzerki tailerra:
    • Arduraduna: Patxi Perez.
    • Adina: Helduak.
    • Egunak: Ostegunero: Urriak 19 eta 26; azaroak 2, 9, 16, 23 eta 30; eta abenduak 7 eta 14.
    • Ordua: 19:00-20:30.
    • Prezioa: 40 euro.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

«Bere koloreagatik hil dute Babacar»

EAJk eta EH Bilduk estatus politiko berriaren eta autogobernuaren alde egin dute berriro

Euskal Herria, Gipuzkoa

Eusko Jaurlaritzak 777.000 euro emango dizkio Donostiako Udalari, etxegabeei otorduak banatzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Elkartasun jaialdi bat eginen dute Zestoan emakume bati laguntzeagatik iaz epaitutako sei lagunen alde

Gipuzkoako Foru Aldundiak indartu egingo du Hondarribia eta Donostia arteko zuzeneko autobus zerbitzua

Donostiako suhiltzaileek txartzat jo dute udalak 2027rako proposatutako aurrekontua

Euskal Herria, Gipuzkoa

Udaltzain batek gizon bat tiroz hil du Hondarribian

Arrasateko ura edangarria da berriro

Kultura, Gipuzkoa

Errenteriako Udalak bere gain hartu ditu orain arte Xenpelarren ematen ziren bertsolaritza eskolak

Gipuzkoa, Komunikazioa

‘Go!azen’ telesailari emango diote aurten Abadia saria

Bedaio auzoa Amezketari ematea onartu du Tolosak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Oraingoz ez dute itsasontziko erregai isuririk atzeman Orion

Gipuzkoa, Euskal Herria

Mendozak «burbuilatik ateratzeko» eskatu dio EH Bilduri, eta «elkarlana sendotzeko» deia egin du

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.