Oarsobidasoko Hitzak kudeatzen duen Igandean Historiaz Jantzi egitasmoa Pasaiako Albaola Itsas Kultur Faktorian izan zen atzo. Orotara, 20 HITZAkide bildu ziren Albaolako bisitaz gozatzeko.
Emeki elkarteak deitutako elkarretaratze isilaren bidez hondarribiarrek babesa erakutsi diote bikotekide ohiak hildako emakumeari eta haren familiari.
Hilaren 26an Olinpiar Jokoak hasiko dira. Aurtengoak Parisen izango dira, eta Oarso-Bidasoko lau kirolari lehiatuko dira Frantziako hiriburuan: Begoña Lazkano, Maitane Etxeberria, Andy Criere eta Alain Kortabitarte.
Zazpi urte bete ditu sanjuandarrak Lotura Films ekoiztetxearen gidaritzan, Juanba Berasategi, bere aitaren lekukoa hartu ondoren. Euskarazko animazioarekin mundutik bidaiatzeko ilusiori heldu dio.
Maiatzaren 10etik 12ra emakumeen Euskal Herriko Itzulia lehiatuko da. Hirugarren etapa Donostian hasi eta bukatuko da, eta tropelak Oarso Bidasoko sei udalerriak zeharkatuko ditu.
Azahara Dominguez diputatuak sei alkateei aurkeztutakoaren arabera, ordutegiak zabaldu, ibilbide batzuk zuzendu eta maiztasunak hobetuko dira, herritarren "benetako beharrei" erantzuteko.
Eskubidea izanagatik ere, ezinezko bilakatu da herritar asko-askorentzat etxebizitza duinerako sarbidea. Erosketa garesti, eta alokairua ia ezinezko eskasiagatik eta gehiegizko prezioengatik.
2012an bularreko minbizia hauteman zioten, eta giltzurrunekoa geroago. Azken horren tumore-zeluletatik eratorritako metastasia topatu zioten iaz biriketan, eta biziarteko kimioa jaso beharko du.
Endekapenezko gaixotasun hereditarioa da erretinosi pigmentarioa. Bistaren galera iraunkor eta mailakatua dakar, ikusmen eremua alboetatik murriztuz baitoa, zenbaitetan, tunela guztiz itxi arte.
200 bat gazte bildu dira Lezoko pilotalekuan, Lezokoak eta Pasaiakoak. Afaldu ondoren, karaokearekin berotu zen giroa.
Larraitz Etxebeste eta Hodei Lujanbio oiartzuarrak laugarren izan ziren emakumeetan eta gizonetan hurrenez hurren.
Pasaia Itsas Festibala hilaren 26tik 29ra egingo dute badian. HITZAk, itsas ondarea oinarri duen jaialdiaren gaineko orrialde bereziak egin ditu.
HITZAK Pasaia Itsas Festibalerako hainbat sarrera zozkatuko ditu, ontziak bisitatzeko eta Kresalaren ikuskizunerako.
Probaren bosgarren edizioa egin dute. Plazatik gainera abiatu zen martxan hamarnaka herritar bildu dira.
Aurrekontu proposamenaren aurrean "arduraz" jokatzeko eskatu die oposizioko alderdiei.
Euskararen erabilera areagotzeko, eta horrek ematen duen balio erantsiaz herritarrak ohartarazteko kanpaina abian jarriko dute herrian.
Alternativa Republicana, Equo eta Ezker Anitza-IU dira iniziatibaren sustatzaile eta partaideak.
2014ko hilabete guztietan bezala, iazko ekainarekin alderatuz gora joan da Pasaiako portuaren trafikoa. Aurreko hilabetean 289.566 tona gai mugitu ziren azpiegituran, iazko ekainean baino %25,18 gehiago. Aurten, denera, 1.696.547 tona zama jaso edo atera dira portutik.