
'Zuena da HITZA' bideo podkasteko bigarren atala ostiralean (hilak 17) argitaratuko dugu. Osasuna, kirola eta nutrizioa izango dira mintzagai.

Behobia-Donostia lasterketaren atarian, kirolean nutrizioak duen garrantzia nabarmen jarri dute Ibarguenek eta Mindegiak; kirol nutrizionista da lehena, eta nutrizionista klinikoa bigarrena. Korrika ariko dira biak igandean.

Minbiziaren tratamendu garaian elikadura osasungarriaz ikasteko aukera eskainiko du tailerrak, Plaiaundi Lanbide Heziketan. Hilaren 8an (osteguna) izango da eta aurretik izena eman behar da.

Behobia-Donostia lasterketa hobekien prestatzeko eta exekutatzeko gakoak eman ditu Mendartek eta ondo elikatzearen zein hidratatzearen garrantzia nabarmendu du.