Karmele Mitxelenak irabazi du ipuinen Bordari saria, eta Iñigo Legorburuk poesiako Satarka saria. Larunbatean banatu zituzten.
Glu-Glu konpainiak Su txikian antzezlana taularatuko du igande honetan Itsas Etxzeko Auditoriumean, 19:30ean. Su txikian Loiolako bake elkarrizken inguruan sortutako obra da, euskal gatazkaren konponbiderako emandako azkenetako saio batzuk lantzen dituena. Sarrerak turismo bulegoetan eros daitezke, 15 euroan. Antzezkizuna, Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatzen duen Neguko Jardunaldien programaren barruan kokatzen da. Galder Perez zuzendariak onartu izan duenez, Imanol Murua Uria kazetariaren Loiolako hegiak eta Jesus Egiguren PSE-EE-ko presidenteak idatzitako ETA. Las claves de la paz liburuetan oinarrituta hasi zen obra idazten. Geroago, Fermin Munarrizek Arnaldo Otegiri egindako elkarrizketak jasotzen dituen El tiempo de las luces liburua erabili zuen obra biribiltzeko. Egileak berak esanda, ukitu dramatikoko antzezlan dokumentala da. Elgoibarko Txillarre baserrian Arnaldo Otegik eta Jesus Egigurenek Pello Rubioren konpainian izandako solasaldietatik hasi eta Loiolako hiru aldeko elkarrizketetarainoko pasarteak antzeztuko dituzte, Osloko eta Genevako hoteletan ETAko solaskideek Espainiako Gobernuko ordezkariekin izandako hartu-emanetan barrena ibiliz. Aktoreen artean aurpegi ezagun asko daude: Libe Aramburu (Olatz Dañobeitiaren paperean), Martxelo Rubio (Josu Jon Imazenean), Joxemari Carrere (Jesus Egigurenean), Ugaitz Alegria (Iñigo Urkullunean), Mañu Elizondo (Rodolfo Aresenean) eta Gabriel Ocina (Arnaldo Otegirenean). Sarrerak salgai daude 15 euroan Arma Plaza Interpretazio Zentroan eta Kirol Kaiko turismo bulegoan, eta igande arratsaldean Itsas Etxean ere erosteko aukera aukera izango da. Emanaldia [...]
Kirmen Uribe idazle ondarruarrak Itsasoa nire literaturan goiburuko hitzaldia emango du gaur, 19:00etan, udaletxeko areto nagusian. Euskara Departamenduak antolatzen dituen Neguko Jardunaldien barruko ekimena da. Arratsaldeko zazpietan hasiko da hizket...
Euskararen Nazioarteko Egunean, abenduaren 3an, Kasino Zaharrean egingo den Mintzodromo ekintza irekian parte hartuko dute udal euskaltegiko ikasleek, 10:00etatik 12:00etara. Euskaraz jakin arren erabiltzeko aukera gutxi duenari motibazioa sortzea bultzatu nahi dute. Parte hartu nahi duenak euskaltegira deitu behar du (943 64 12 16 telefono zenbakira) eta mintzodromoan parte hartu nahi duela esan. Udaletik dei egin diete herritarrei euskararen erabilera sustatzea helburu duen ekimenean parte hartzeko: “Mintzodromoa euskaltegiko ikasleen partaidetzarekin egingo da, eta gainerako herritarrei dei egiten diegu kasino hurbiltzeko eta euskara praktikan jarri eta goiza solasean pasatzeko”. Iaz Irunen egin zuten Mintzodromoa lehen aldiz —aurten errepikatuko dute—, eta, arrakasta ikusirik, Hondarribian ere gauza bera egitea pentsatu dute, udal euskaltegitik abiatuta. “Partaideak hainbat mahairen inguruan eta lagun giroan eguneroko gaiei buruz berriketan aritzea da asmoa, kafetxo bat hartzen duten bitartean, eta gai baten eta bestearen artean parte hartzaileak mugituko dira mintzakidez ere aldatuz”, azaldu dute Udaleko Euskara arlotik.
Neguko Jardunaldien barruan eta Euskararen Nazioarteko Egunari lotuta, bertso afaria antolatu du Itsas Lur Elkarteak datorren larunbaterako, abenduaren 1erako. Aitor Mendiluze eta Jon Maia bertsolariak gonbidatu dituzte afaltzera Itsas Lurrekoek. Sarre...
Kirmen Uribe idazle ondarrutarrak Itsasoa nire literaturan goiburuko hitzaldia emango du bihar, ostegunarekin, udaletxeko areto nagusian. Euskara departamenduak antolatzen dituen Neguko Jardunaldien barruko ekimena da. Arratsaldeko zazpietan hasiko da hizketaldia eta sarrera denentzat libre izango da. Txomin Sagarzazu Kultura zinegotziak jardunaldien aurkezpenean azaldu zuen Uriberi nahi zuenaz hitzegiteko aukera eman zitzaiola baina, “bera ondarrutarra izanda, hitzaldia Hondarribian, eta bere obran itsasoak izanduen garrantzia edukita, itsasoaren gaia lantzeko eskatu genion”.
Iñaki Salvador pianista donostiarrak kontzertua eskainiko du larunbatean Itsas Etxeko auditoriumean, Udaleko Euskara departamentuak antolatutako Neguko Jardunaldien barruan. Lilurarik ez izenburupean, Mikel Laboarekin idatzitako abestiak bildu zituen ...
Abenduak 1, larunbata Katilukadak Lanku haurrentzat ikuskizuna. Amute-Kostako Auzo Elkartean, 17:30ean. Iñaki Salvador musikariaren kontzertua. Itsas Etxeko Auditoriumean, 19:30ean. Bertso afaria, Ion Maia eta Aitor Mendiluze bertsolariekin. Itsas-Lu...
Epaimahaiko kideak Txiste Grafikoen Lehiaketara aurkeztutako lanak epaitzen ziharduten bitartean, Txomin Sagarzazu Kultura zinegotziak Neguko Jardunaldien ekitaldi berri bat aurkeztu zuen atzo goizean Zuloaga Etxeko beheko solairuan. Besteak beste, erakusketak, hitzaldiak, antzerkia, musika, bertsolaritza eta haurrentzako ekitaldiak izango dira abenduaren 16ra bitarte. Neguko Jardunaldien programa Euskara Departamenduaren ekimena da, baina udaleko beste zenbait arlok lagundu dute. Sagarzazuk Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren barruan kokatu zuen: “Helburu nagusia, euskaraz bizi nahi duten herritarrei hala egiteko aukera eskaintzea da. Plan horren barruan hizkuntza politikako neurriak bultzatzen dira, eta neurri sorta hori hamar esparrutan bildu da. Horietatik kulturgintza eta aisia bereziki jorratzen dira jardunaldietan”. Jardunaldien lehen ekitaldia Txiste Grafikoen Lehiaketako erakusketa da; udal liburutegiko eraikinaren sarreran jarri dute. Hilaren 22ra arte ikus daiteke —24an sarien banaketa egingo dute— eta Kultura zinegotziak nabarmendu zuenez, parte hartzaile kopuruak gora egiten du urtetik urtera: “Aurten 127 lan aurkeztu dira, parte hartze handia izan da”. Antton Olariaga komikigilea eta Iñaki Arzak irakaslea dira lehiaketako epaile, eta bien lana eskertu zuen zinegotziak, bereziki Arzakena, “ikasleen artean lehiaketa sustatzen nabarmen aritu delako”. Itsasoaren gaineko hitzaldia Ekitaldien artean Kirmen Uriberen hitzaldia bereizi du Kultura arloko arduradunak. Hilaren 30ean bigarren eleberria aurkeztuko du Uribek, eta bezperan Hondarribian izango da, udaletxeko areto nagusian. [...]
Igandera arte goiz eta arratsaldez irekiko du merkatuak, 11:00etatik 13:30era eta 17:00etik 20:00tara.
Neguko Jardunaldien barruan eta Euskararen Nazioarteko Egunari lotuta, bertso afaria antolatu du Itsas Lur Elkarteak etzirako. Aitor Mendiluze eta Jon Maia bertsolariak gonbidatu dituzte afaltzera Itsas Lurrekoek. Sarrerak dagoeneko salgai daude. 20 eu...
Hilak 13tik 22ra Txiste grafikoen erakusketa: Zuloaga Etxeako beheko solairuan, 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara (larunbatetan goizez). Hilak 17, larunbata Hil arte bizi antzerkia helduentzat. Itsas Etxeko auditoriumean, 19:30ean. Sarrerak salgai turismo bulegoetan eta emanaldiaren egunean Itsas Etxeko lehiatilan, saioa hasi baino ordubete lehenagotik. 5 euro. Hilak 24, larunbata Txiste grafikoen sari banaketa, udaletxeko areto nagusian. Irabazleek saria jaso ondoren Aitor Txarterina komikilariarekin gozatuko dute. Hilak 25, igandea Kalean kantuz, San Pedro kalean, 12:00etan. Ondoren elkartasun bazkaria egingo dute Klink elkartean. Bertan bazkaldu nahi duenak Kai Alde goxodendan edo Alzaga Urdaiazpikoak saltokian eros ditzake txartelak, 20 euroan. Pertsona bakoitzeko Klinkek 10 euro emango dizkio Caritas erakundeari, langabetuen alde egiten ari den kanpainarako. Hilak 28, asteazkena Lupe Lekuona ipuin kontalaria. 4-9 urte bitarteko haurrentzat. Zuloaga Etxea udal liburutegian, 18:00etan. Hilak 29, asteazkena Hitzaldia: Kirmen Uribe idazlea itsasoaz mintzatuko da. Udaletxeko areto nagusian, 19:00etan.
Larunbatean, hilaren 17an, Txalo Produkzioak-en Hil arte bizi euskarazko antzerki lana taularatuko dute Itsas Etxeko auditoriumean, 19:30ean hasita. Sarrerak dagoenenko salgai daude, 5 euroan, herriko bi turismo bulegoetan (Arma Plaza eta Kirol kaia). Emanaldiaren egunean ere aukera izango da erosteko, Itsas Etxeko lehiatilan, obra hasi baino ordubete lehenagotik. Udaletik aurreratu dutenez, “Hil arte bizi obra tragikomikoa da, heriotzaz hitz egiten duen komedia, eta adiskidetasunaz jardungo den tragedia da. Bizitzeko gogoaz ari den tragikomedia da”. Javier Veigak idatzitako lana da eta Begoña Bilbaok zuzenduta. Aktore hirukotea aski ezaguna da, telebistan zein antzerkian eskarmentu handikoak direlako: Iker Galartza, Sara Cozar eta Joseba Usabiaga. Udaleko Euskara Departamentuak antolatutako ekintza da, Neguko Jardunaldiak programaren barruan. Obra adiskidetasunaren mugen inguruan egiten den hausnarketa bat da, Nacho, Angel eta Maria pertsonaien ingurukoa. Bi gizon eta emakume bat eta jakina… gutxienez pare bat maitasun istorio. Hiru lagun, betiko lagunak, betirako lagunak… edo ez. Zerbait gertatuko da. Larria izango da beraien adiskidetasuna kolokan jarriko badu. Hala, ikuslearenganako galderak piztea du xedea obrak: Zer egingo zenuke zure bikoteak zure lagun onenarekin alde egingo balu? Biei barkatuko zenieke? Bietako bati? Zeini? Eta heriotza tartean bada… dena ezberdin ikusten da? Edozer barka zenezake maitasunagatik? Eta adiskidetasunagatik? Min egitea baino egia ezkutatzea hobea [...]