Hondarribiko Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatzen dituen Neguko Jardunaldien barruan hauek dira aste honetan egingo diren ekitaldiak:
- Hilaren 22ra arte: Txiste grafikoen erakusketa. 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara, Zuloaga Etxean.
- Hilak 21, astezkena: Literatura tailerrean Miren Agur Meaberen Kristalezko begia landuko dute. 18:00etan, Zuloaga Etxean.
- Hilak 23, larunbata: Txiste grafikoen lehiaketako sari banaketa eta ekitaldia Aitor Txarterina komikilariarekin. 12:30ean, udaletxeko areto nagusian.
- Hilak 24, igandea: Kalean Kantuz, 12:00etan, Damarri plazan. Ondoren bazkaria Klink elkartean (txartelak Klinken eta Kai Alde goxotegian, 20 euroan). Ostegun eguerdia baino lehen eman behar da izena.