‘Ametsen fabrika’ ikuskizuneko une bat
Datorren igandean, abenduaren 1ean,
Ametsen fabrika bertso ikuskizuna taularatuko dute Amute-Kostako auzo elkartearen egoitzan. Hondarribiko Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatutako ekitaldia da, Neguko Jardunaldien barruan kokatzen dena. 17:30ean izango da eta sarrera libre da. Aizarnazabalgo (Gipuzkoa) Adiskide Bertso Elkarteak prestatutako ikuskizuna da eta bertsoa, umorea eta fantasia uztartzen ditu.
4 eta 12 urte bitarteko haurrentzat da egokia. Haur eta gaztetxoek ondo pasatzeaz gain, helduei zor zaien errespetua ere erakustea du helburu.
Ametsen fabrika ikuskizunak Zortzi urteko Txomin mutikoaren istorioa lantzen du ikuskizunak. Eskolako jakintsuena da, eta horregatik denek Txomin Jakintsu deitzen diote. Txominek, ordea, amets gaiztoak izaten ditu behin eta berriz, eta bere jakinduriaz baliaturik, amets politak egiteko makina diseinatuko du. Aitaren garajea Ametsen Fabrikan bihurtuko du, eta bertan eraikiko du makina hori. Horrela, bere burua makinari konektatu eta berak nahi dituen ametsak egin nahian ariko da.