Nagusikleta herritarrengana zabaltzeko egitasmoa aurkeztu zuten atzo Puntala auzoko plazan. Mugikortasun arazoak dituzten eta beren etxeetan bizi diren adineko pertsonei zuzenduko zaie.
Hondarribia Lantzen enpresaren garaje bat erabiliko du aurrerantzean Nagusilanek proiektuko hiru trizikloak gordetzeko.
Danimarkan sortu zen Nagusikleta eta jada 56 herrialdetan dago martxan. Adinekoekin bizikletan paseoak ematean datza proiektua, eta Bidasoan finkatu nahian dabiltza.
Balazta eta Nagusilan elkarteei utziko diete, haiek bultzatzen baitute ekimena.
San Sabriel eta Caser Betharrameko egoiliarrek erabili ahal izango dute 'Nagusikleta' trizikloa. Paseoak modu lasaian eta erosoan egitea da helburua.
Gaur hasi eta igandea bitarte, Irun eta Hondarribiko zenbait nagusik irteerak egingo dituzte tandemetan Balaztari esker.