Nagusikleta, bizikletan paseoa denentzat izan dadin
Gaur hasi eta igandea bitarte, Irun eta Hondarribiko zenbait nagusik irteerak egingo dituzte tandemetan Balaztari esker.
Gaur arratsaldetik, maiatzaren 16ra arte, Irun eta Hondarribiko adineko bost egoitzatako 32 pertsonekin Nagusikleta dinamika egingo dute.
Tandem bizikletetara igoko dira egoitzetako erabiltzaileak eta Balazta bizikletaren aldeko elkarteko kideen pedalkadekin paseoak emango dituzte. Dinamika hau egiteko ezinbestekoa izan dute Donostiako Bizikletaz Adinik Ez taldeak utzitako trizikloak.