Esker hitzak eman ditu Asun Casasolak bere alaba Nagore Laffagen hilketaren 15. urteurrenean. Borrokan segitzeko deia ere egin du, "mundu hau hobea izan dadin".
2008an Nagore Laffage hil zutenetik, Asun Casasola eskoletan dabil lanean indarkeria matxista desagertu dadin, 'Nagore' dokumentalarekin. Hamabost urte bete dira Diego Yllanesek haren alaba hil zuenetik. Gaiaren inguruko kontzientzia handitu dela uste du.
Emanaldi akustikoak eta ezkontzetakoak eskaintzen dituzte. Azken horiek gehienbat, krisia dela eta. Proiektu berriak ere badituzte. Iñaki Retegik (Oiartzun, 1984) eta Nagore Fernandezek (Donostia, 1979) Izeberg taldea osatzen dute. Emanaldi akustikoak eskaintzen dituzte, eta ezkontzak ere girotzen dituzte. Hainbat proiektu dituzte esku artean, eta horien berri eman diote HITZAri. Noiz sortu zenuten Izeberg? Iñaki Retegi: Duela hiru urte elkartu ginen. Hasieran, hiru pertsonek osatzen genuen taldea. Nagore Fernandez: Gero biak bakarrik geratu ginen. Ni ahotsa naiz eta gitarra, eta Iñakik teklatua jotzen du. Hainbat emanaldi mota eskaintzen dituzue, ezta? Fernandez: Hori da. Nagusiki, bi emanaldi mota eskaintzen ari gara azkenaldian: emanaldi akustikoak eta ezkontzetakoak. Retegi: Akustikoena da erronka nagusia guretzat, dena zuzenean egiten dugulako. Abestien bertsioak dira, ingelesez, gaztelaniaz eta euskaraz. Hala ere, krisia dela eta, ez ditugu hainbeste emanaldi egiten halakoak. Fernandez: Gero, ezkontzena dago. Hori zen gure hasierako asmoa. Emanaldia, dituen ezaugarriengatik, errazagoa da guretzat, baina bestea bezain garrantzitsua. Orain, beraz, ezkontzetakoa egiten duzue gehienbat. Retegi: Bai, eta eskaintza berezia egiten dugu. Ezkongaiekin egoten gara zer musika nahi duten zehazteko, hasteko. Gero, emanaldia prestatzen dugu: zuzeneko musika, karaokea eta disko jartzaile lanak ere egiten ditugu prezio berean. Fernandez: Gauza gehiago ere eskaintzen ditugu, bezeroak nahi izanez gero: ezkontzako abestian [...]
Errenteriako Berdintasun Sailak antolatuta, Helena Tabernak zuzendutako Nagore dokumentala ikusteko aukera izango da etzi eta ostiralean Niessen zinemetan. Etzi, 18:00etan emango dute, eta etzidamu, 19:00etan. Sarrerak, bi egunetan, euro bat balioko du...
Datorren apirilaren 11tik 16ra Espainiako Boxeo Txapelketa jokatuko da Bilbon, eta Errenteria-Oreretako Paco Bueno eskolako hiru boxeolarik parte hartuko dute. Hain zuzen, hilaren 26an Sestaon (Bizkaia) jokatutako Euskadiko Txapelketan lortu zuten Espa...
Helena Taberna zuzendariaren Nagore dokumentala emango dute ostiralean, abenduaren 16an, Amaia Kultur Zentroko auditorioan. Nagore Laffage gazte irundarraren heriotza lantzen du filmak. Nagoreren amak, Asun Casasolak hartzen du parte, eta badira familiakoen, biktimaren lagunen testigantzak ere, eta, orobat, epaiketa-prozesuan inplikatutako alderdien (fiskala, bi aldeen abokatuak eta genero bortizkeriaren aurkako kolektiboen ordezkariak) ikuspuntuak, artxiboko materiala, krimenaren berreraikitze-irudiak akusatuarekin eta epaiketaren hainbat zatirekin.
Nagore Laffage gazte irundarraren hilketa eta ondorengo epaiketa lantzen dituen Nagore filmaren gaineko hezkuntza materiala banatuko dute hiriko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikastetxeetan. Helena Taberna zuzendari iruñearrak egindako filmari lotutako DVDa eta 80 orriko liburua argitaratu dute, eta Gabonak baino lehen banatuko dute eskoletan. Laffageren amak, Asun Casasolak, eta Maite Cruzado Gizarte Ongizateko ordezkariak atzo aurkeztu zuten ekimena. Casasolak hainbat hitzaldi eman ditu Espainiako Estatuko ikastetxeetan, eta ikasleak filmarekin “harrituta” geratzen direla adierazi zuen. Bere alabarenak bezalako gertakari asko ezkutuan geratzen direla esan zuen, eta Tabernaren filma gazteentzako oso egokia dela nabarmendu zuen: “Gazteekin lan egin behar da, zerbait ikasi dezaten, berriro gertatu ez dadin”. Hezkuntza materiala Iruñeako Lamia ekoiztetxeak prestatu du, Helena Tabernak berak zuzenduta, eta Nafarroako hiriburuko pedagogia adituen laguntzarekin. Gizarte Ongizate arloak hogei kopia erosi ditu, ikastetxeetan banatzeko. Gabonak baino lehen banatuko dituzte. Bi saio Zinema Paradison Abenduan Nagore filmaren bi saio emango dituzte Amaia KZn, Zinema Paradiso programaren barruan. Lehen saioa etzi izango da, eta bigarrena abenduaren 16an. Bi saioak arratsaldeko zortzietan hasiko dira, eta doan izango dira. Nagore Laffageren heriotza lantzen du Helena Tabernaren filmak. Laffageren amak parte hartzen du, eta gaztearen senitarteko eta lagunen testigantzak ageri dira. Dokumentalak Laffageren hiltzailearen kontrako epaiketa kontatzen du [...]
Helena Taberna zuzendari iruñearraren Nagore dokumentala emango dute ostiralean, abenduaren 2an, Zinema Paradiso zine klubean. Nagore Laffage gazte irundarraren heriotza lantzen du filmak. Nagoreren amak, Asun Casasolak hartzen du parte, eta badira familiakoen, biktimaren lagunen testigantzak ere, eta, orobat, epaiketa-prozesuan inplikatutako alderdien (fiskala, bi aldeen abokatuak eta genero bortizkeriaren aurkako kolektiboen ordezkariak) ikuspuntuak, artxiboko materiala, krimenaren berreraikitze-irudiak akusatuarekin eta epaiketaren hainbat zatirekin. Abenduaren 16an emango dute berriz Nagore filma.