16 urte bete dira gaur Diego Yllanesek Nagore Laffage gazte irundarra hil zuenetik. Omenaldia egin diote Laffageri eta bere ama Asun Casasolari Irunen. Biktimaren amak salatu du hiltzaileari ahaztua izatearen eskubidea eman izan baliote, gaurko ekitaldia ezingo zela egin.
Irungo Emakumeen Etxean izango da omenaldia, 19:00etatik 20:00etara. Laffage oroitu eta Asun Casasolari adorea emango diote.
Ahaztua izateko eskubidearen gainetik informazio eskubidea dagoela ebatzi du Espainiako Auzitegi Nazionalak.
Esker hitzak eman ditu Asun Casasolak bere alaba Nagore Laffagen hilketaren 15. urteurrenean. Borrokan segitzeko deia ere egin du, "mundu hau hobea izan dadin".
2008an Nagore Laffage hil zutenetik, Asun Casasola eskoletan dabil lanean indarkeria matxista desagertu dadin, 'Nagore' dokumentalarekin. Hamabost urte bete dira Diego Yllanesek haren alaba hil zuenetik. Gaiaren inguruko kontzientzia handitu dela uste du.
Bihar hamabost urte beteko dira Iruñean Jose Diego Yllanes medikuak Nagore Laffage hil zuenetik. Adituen ustez, auziak agerian utzi zuen erakundeen kezka nagusia ez zela indarkeria matxistari aurre egitea, «hiriaren irudi ona zaintzea» baizik.
M8 Asanblada Feministak egin du elkartzeko deia irundarraren hilketaren 15. urtemugan. Nagore Laffage parkean da hitzordua, 20:00etan.
Berriz berreskuratu zuten atzo Nagore Laffage omentzeko eta indarkeria matxista salatzeko ekitaldia Irunen. Jose Antonio Santano alkatea eta Miren Etxebeste Berdintasun zinegotzia bertan izan ziren.
Hil zutenetik hamabi urtera, Nagore Laffage gogoan izan dute gaur eguerdian Iruñean. Asun Casasola Nagoreren ama bertan izan da.
Aurtengoan "ahizpatasunean eta indarkeria matxista jasaten duten emakumeenganako babesa eta elkartasuna jorratzen dituzten ipuinak" sustatu nahi dituzte. Otsailaren 9ra bitarte lanak bidali daitezke.
Duela lau urte izan zuten gogoan azken aldian eta berriz berreskuratu dute omenaldia. Nagore Laffage parkean izango da 18:00etan.
Lunes Lilak antolatu du omenaldia 19:00etarako eta online jarraitu ahalko da. Asun Casasolak, Laffagen amak, hiltzailearen barkamena jaso nahi duela adierazi du.
Nagore Laffageri omenaldia egin zioten atzo Iruñeko Gaztelu Plazan, hil zutela hamar urte betetzear direnean. Bidasoko kideak ere izan ziren bertan.
800 irundar inguru elkartu ziren atzo Zabaltza plazan, 2008ko sanferminetan hil zuten Nagore Laffage Casasolaren omenaldian.
‘Gogoratzen nauzuenetan’ izenburupean Asun Casasola Ipuin Lehiaketako hamahiru lan liburuan bildu eta argitara eman ditu Txingudi Anti Sexista plataformak; bihar aurkeztuko dute argitalpena, lan tresna izan dadin
Argazki proiekzioa, errezitaldi musikatua eta pintxo-pintxada nagusituko dira etzirako antolatutako ekitaldian
Asun Casasola Ipuin Motzen Lehiaketan parte hartzeko aukera zabalik dagoela oraindik gogorarazi du aste honetan TASek. Nagore Laffageren memoria bizirik mantentzea eta haren ama Asun Casasolaren borroka aitortzea dira helburuak.