Hondarribiko Gran Sol tabernak irabazi zuen du 2014ko Gipuzkoako Pintxo Txapelketa, Bixente Muñozek sortutako sushi faltsua pintxoagatik. Bixenterekin batera, bere anai Mikel eta Mika Pop aritu ziren sushi faltsua pintxoa prestatzen atzo Donostiako Bataplan diskotekan egin zen finalean.
Sushi faltsua muskuilu betearekin eta tomate ezkatekin pintxoarekin lehiatuko da Bixente Muñoz Donostiako Bataplan diskotekan. Gran Sol izango da herriko ordezkari bakarra aurtengo finalean.
Larunbatean egingo dute Hondarribiko Rallysprintaren VIII. Ekitaldia, Sardara Automobilismo Elkarteak antolatuta. Ikusleei Guadalupera igotzeko eskatu diete, inguru hartan daudelako proba ikusteko leku onenak. Komisarioen aginduak betetzeko, auzotarrak errespetatzeko eta mendia aurkitzen duten bezala uzteko esktu diete.