Gran Soleko 'sushi faltsua' da Gipuzkoako pintxorik onena

Hondarribiko Gran Sol tabernak irabazi zuen du 2014ko Gipuzkoako Pintxo Txapelketa, Bixente Muñozek sortutako sushi faltsua pintxoagatik. Bixenterekin batera, bere anai Mikel eta Mika Pop aritu ziren sushi faltsua pintxoa prestatzen atzo Donostiako Bataplan diskotekan egin zen finalean.

Irabazle guztiak, finala bukatuta

Irabazle guztiak, finala bukatuta

Hondarribiko Gran Sol tabernak irabazi du 2014ko Gipuzkoako Pintxo Txapelketa, Bixente Muñozek sortutako sushi faltsua pintxoagatik. Atzo egin zen finala Donostiako Bataplan diskotekan, eta bertan Hondarribiko ordezkari bakarra izan zen Gran Sol taberna. Irunek, aldiz, lau ordezkari sartu zituen Gipuzkoako finalean baina saria hondarribiarrentzat izan zen. Bixenterekin batera, bere anai Mikel eta Mika Pop aritu ziren finalean sushi faltsua pintxoa prestatzen. Sari nagusia irabazi zutela jakiterakoan oso pozik azaldu zen Gran Soleko arduraduna: “Oso emozionatuta gaude Gipuzkoako Pintxo Txapelketa irabaztegatik. Oso lehiaketa berezia da guretzat”. Gainera, irabazi ez dutenekin ere gogoratu zen Muñoz. “Sari hau lehiaketetan parte hartzen duten guztientzat ere bada, denak lagunak garelako eta badakigulako parte hartzearen atzean zenbat lan dagoen. Eskerrik asko denei”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.