
‘Sushi faltsua’, Muñozen proposamena
Hondarribiko Gran Sol taberna Gipuzkoako Pintxo Txapelketako finalera sailkatu da,
Sushi faltsua muskuilu betearekin eta tomate ezkatekin pintxoa aurkeztuta. Bihar, asteartez, burutuko dute finala, Donostiako Bataplan diskotekan, eta Gran Soleko Bixente Muñoz izango da herriko ordezkari bakarra bertan.
Hainbat aldiz saritu dute Muñoz Gipuzkoako Txapelketan eta 2008an txapela nagusia jantzi zuen. Oraingoan,
sushi faltsua pintxoa aurkeztu du Muñozek, eta bere amak Gran Solen prestatzen zuen muskuilu betean oinarrituta dago. “Oraingoan, ekialdeko irudia eta kontzepzioa eman dizkiot, zaporeak eguneratu eta osatzeko, baina nire amak egiten zuen errezeta haren esentzia mantendu dut”, azaldu du sukaldariak.