Gran Solek irabazi du Erdi Aroko Pintxoen Txapelketa

Erdi Aroko Pintxo txapelduna

Gran Soleko ordezkariak, sariarekin

Gran Sol tabernako Bixente Muñozen Ogitartekoa pintxoak irabazi du asteburuan Olivenzan (Extremadura, Espainia) egin den Erdi Aroko Pintxoen Txapelketa. Erdi Aroko Hiri eta Hiribilduen elkarteak antolatzen du eta elkarteko kide diren herrietako sailkapen txapelketan irabazle geratu izan direnek parte hartu dute. Hondarribian apirilan egin zen eta Gran Soleko pintxoak irabazi zuen. Orain arte sei ekitaldi egin dira eta horietatik hirutan irabazi du Muñozek.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.