Hogei lagunek parte hartu dute, eta 80 lan aurkeztu dituzte.
Mugan, Irungo Merkataritza, Ostalaritza eta Zerbitzuen elkarteak 200.000 deskontu txartel banatuko ditu gabonetan, parte hartuko duten saltokietan baliatzeko. Muganeko kudeatzaile Tomas Maeztuk aurkeztu zuen ekimena joan den astean. “Parte hartuko duten saltokietan erosketa berriak sustatu nahi ditugu, 2012ra begira”, azaldu zuen. Saltoki bakoitzak erabakiko du nolako eskaintza egingo duen: “Ez da gauza bera ogi bat edo altzari bat erostea; komertzio bakoitzak erabakiko du deskontua zein izango den… %1etik %80ra joan daiteke”, gehitu zuen Maeztuk. Kanpainarekin bat egin duten saltokietan erosten dutenek deskontu txartela jasoko dute, saltzaileak ezarritako merketzea izango duena. Erosleak deskontu hori baliatu ahalko du, saltoki horretan soilik, hurrengo hiru hilabeteen barruan. Ia 17.000 gutun 2010ean Aurten ere Olentzero, Errege Magoen edo Aita Noeli gutuna idazteko aukera eskainiko du aurten ere Muganek. Iaz egin zuten lehen aldiz, eta ia 17.000 gutun jaso zituzten. Gutunak Muganeko saltokietan jaso, eta ondoren bete behar dira, 4000 euro arteko eskakizunak eginez. Ondoren merkatarien elkartearen egoitzan utzi behar dute betetako gutuna (Colon pasealekua, 27). Jasotakoen artean zozketa egingo dute, eta irabazlearen eskaerak errealitate egingo dira. Hori ez da izango Muganek gabonetan egingo duen zozketa bakarra. 120 euroko 150 txeke banatuko dituzte datozen egunotan elkartearen bazkide diren dendetan erosketak egiten diztuzten artean, 18.000 euro guztira. [...]
Asmoa da erosketa bakoitzeko aparkatzeko deskontuak eskaintzea erosleari; Irungo merkatariek orotara 10.000 txartel jasoko dituzte, bezeroen artean banatzeko.
30 minutuko deskontu txartelak emango dituzte Mugan elkarteko kideek Irungo hainbat dendetan erosketak egiten dituztenei.
Mugan, Irungo Merkataritza, Ostalaritza eta Zerbitzuen elkarteak 200.000 deskontu txartel banatuko ditu gabonetan, parte hartuko duten saltokietan baliatzeko. Saltoki bakoitzak erabakiko du nolako eskaintza egingo duen. “Ez da gauza bera ogi bat ...
Udan aurrenekoz egin zuten Sens Irun programaren arrakasta ikusirik, gabonetan berreskuratzea erabaki dute udalak eta Mugan Irungo merkataritza elkarteak. Ekimenaren helburua da bisitariari bost zentzumenei lotutako ibilbide bat eskaintzea, Irungo erdialdea eta bere merkataritza ezagutu ditzan. Gabonetarako beste bost saltoki hautatu dituzte, udan txangoa egin zuenak ere, berriz egin ahal izateko. Eta, nola ez, eguberriei lotutako ibilbidea prestatu dute oraingoan. Ostegunean aurkeztu zuten programa, udaletxeko bilkura aretoan. Bertan izan ziren, besteak beste, Irungo Merkataritza arloko ordezkaria, Migel Angel Paez, Sens Iruneko gidari Iñaki Otamendi, eta Tomas Maeztu Mugan merkataritza elkarteko kudeatzailea. Paezen ustez “hiriko merkataritzak bezeroak fidel izaten saiatzea bezain beharrezkoa du erakargune izatea”. Udan ibilbideko gidari izan zen Iñaki Beobidek errepikatuko du lan horretan. Aurkezpenean esan zuen bisitariei “esperientzia ludiko, dastagarri eta didaktikoa” eskaintzen saiatuko dela. Gabonetan astelehenetik ostiralera egingo dute dituzte paseoak, hilaren 19tik 30era, 16:30etik 18:30era. Prezio 3 eurokoa izango da, eta 12 urtetik beherakoentzat doan. Izen emateko Luis Marianoko turismo bulegora joan behar da, edo 943020732 telefono zenbakira deitu. Sens Irun. Ibilbideko saltokiak Ikuski (Luis Mariano lorategiak). Entzumena landuko dute. Soinu esperientzia tamaina eta material ezberdinetako gabonetako bolak baliatuz. Atrezzo (Geltoki kalea). Ikusmena landuko dute. Kunstall deseinu eskolako ikasleek prestatutako instalazioa, gabonei eta kontsumo arduratsuari lotuta. [...]
Ostalaritza biziberritzeko ekimen berria aurkeztu du Mugan merkataritza eta ostalaritza elkarteak: Irungo I. Menu Gastronomikoen Lehiaketa. Urriaren 12a bitartean, ekimenarekin bat egin duten hiriko tabernetan eta jatetxeetan txapelketarako propio prestaturiko menuak dastatu ahal izango dira. “Irunera datozen bisitariak eskaintza globala jasotzea nahi dugu, hau da, kulturaz eta aisialdiaz gozatzeaz gain, zer erosi eta zer jan izan dezaten”, adierazi dute ostalarien elkartetik. Menu bakoitza lehen eta bigarren platera, postrea eta edari bat osatzen dute, eta 17 euroko prezio murriztuan eskaintzen dira. Muganek informazio gida bat argitaratu berri du, eta bertan ekimeneko parte diren taberna eta jatetxeak ageri dira, haiek prestaturiko menuak, baita errezetak ere. Interneten, sare sozialen bitartez, besteak beste, txapelketaren berri ematen ari dira. Kanpainia amaituta parte hartzen duten taberna eta jatetxeetako arduradunek osatutako epaimahaiak menu hoberenak sarituko ditu. Establezimendu bakoitzak berea ez beste menu guztiak baloratu beharko ditu, aurkezpena, orijinaltasuna, eta antzerako ezaugarriei erreparatuz. Bezeroa ere saridun Bezeroak, gainera, menuak dastatzeaz gain, etekin ekonomikoa atera diezaioke ekimenari. Izan ere, Muganeko saltokietan 100 eurotik gorako erosketa eginez gero, menua dohainek aterako zaio —hainbat tiket pilatzeko aukera dago—. Horretarako, Muganek Colon pasealekuan duen bulegora joan (27. solairuan, 11. bulegoa) eta menuaren eta erosketaren tiketak aurkeztu behar dira; trukean, erosketak egiteko txartelak [...]
Hirian egiten den sukaldaritzari bultzada emateko Irun Dastatu ekimena aurkeztu dute aste honetan, bide luzekoa izateko asmoarekin. Momentuz bakailaoa eta txokolatea protagonista izango dituzten Irungo Sukaldeak goiburuko jardunaldiak antolatu dituzte.Martxoan eta apirilan egingo dituzte, San Martzial karrikako bi elkarte gastronomikoetan: Irungo Atsegiña eta La Salleko I.O. Besteak beste, Bidasoa Bizirikek, La Bacaladera enpresak, Mugan merkataritza elkarteak, eta Ficoba erakustazokak sustengua eman diote asmoari. Ikastaro guztiak 19:30etik 20:30era egingo dira, eta bakoitzaren kostua 5 euroan jarri dute. Izenemateak BAZen, 010era deituz, edo bulego estrategikoaren e-postara idatziz egin behar dira. Asteartean egin zuten aurkezpena, Danako jatetxean. Bertara, Irungo alkate Jose Antonio Santano, La Bacaladerako kudeatzaile Jose Maria Salvador, Mugan merkataritza elkarteko Tomas Meztu, Koldo Salinas goxogilea, eta jardunaldietan parte hartuko duten sukaldarietako batzuk hurbildu ziren: Iñigo Lavado, Inaxio Muguruza, Carlos Sagastizabal, Felix Manso, Julio Rebolleda, Iñaki Hernandez eta David Rodriguez. Santanok ekimenaren helburua laburbildu zuen: “Hiriko eskaintza gastronomiko aberats eta anitzari balioa ematea eta alor horretan egunero lanean diharduten profesionalen eskutik egitea”. Alkateak jardunaldietan parte hartuko duten sukaldariei eskerrak eman nahi izan zien, “hirian daukagun eskaintza gastronomiko onak eta bariatuak merezi duen tokian, lehen lerroan, jartzeagatik”. Elkartasun kontzertua Bestalde, apirilean Taupadak GKEaren alde Ficoban antolatuko den kontzertuaren ondoren Irungo sukaldeak ekimenean parte [...]