
Abderraman Bas Bidasoa ibaian hilik aurkitu duten gaztearen heriotza salatzeko elkarretaratze jendetsua egin dute.

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, ustez apirilaren 18an desagertu zen Endarlatsa inguruan, mendi magaletik erori ondoren.

Ekidin zitekeen heriotza dela salatu du Irungo Harrera Sareak, eta denbora luzez daramala ohartarazten horrelako drama bat gerta zitekeela.

Polizia atzetik zuela trenbidera jausi eta femurra hautsi duela jakinarazi du Irungo Harrera Sareak.

Bi gizon Irundik Biriatura igerian pasatzen saiatzen ari ziren horietako bat ito denean. Harrera Sareak gertatutako salatzeko elkarretaratzera deitu du gaur, eta Jose Antonio Santano alkateak gertakariarengatik «tristura» agertu du.

Gaur goizean bi gizon Bidasoa ibaia zeharkatzen saiatu dira eta haietako bat itota hil da. Elkarretaratzea deitu du biharko Irungo Harrera Sareak.

EH Bilduk gogorarazi du dagoeneko zortzi direla Euskal Herria zeharkatzen hil diren pertsonak, eta Frantzia nahiz Espainiaren migrazio politiken ondorio direla esan du.

Bidasoan, migranteek muga zeharkatzeko dituzten oztopoen gainean hitz egingo dute, besteak beste, Irungo Harrera Sareko kideekin.