Aiako Harria Parke Naturaleko informazio guneak iragan igandean itxi zuen sasoia, irteera batekin. Aurten 1.126 bisitari pasa dira irekia egon den 45 egunetan. Orain atseden hartuko dute, Aste Santura arte.
Hilaren 23an, Irungo Lapurriturriko Informazio Puntuak inguruko meategiak ezagutzeko txangoa antolatu du.