Baionako eta Haurtzaroko ikasleen elkartrukea

Haurtzaro ikastolako DBH 4. mailako 26 ikasle eta Baionako Etxepare Lizeoko adin bereko 32 ikasle elkartrukea egiten ari dira egun hauetan. Elkartruke hori Foru Aldundiko Eurohiria programaren barrukoa da, eta Gipuzkoako eta Iparraldeko ikasleak elkar ezagutzea du helburu. Aurtengo gaia kobak eta meategiak izanik, atzo elkarrekin Arditurriko meategiak bisitatu zituzten. Aitzbitarteko Lagunak elkarteko bi kiderekin historiaurreko arkua erabiltzen eta sua arbasoek bezala egiten ere ikasi zuten. Apirilaren 9an, joango dira oiartzuarrak hara. Sarako eta Zugarramurdiko kobak bisitatuko dituzte, besteak beste.

Baiona Baiona

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.