Herenegun atxilotu zuten hiltzailea eta gaur epaileak agindu du Martuteneko espetxera bidaltzea.
Herenegungo Irungo hilketa matxista "irmo gaitzetsi" du aldundiak, eta arazo estruktural honen aurka borrokatzeko konpromisoa berretsi dute.
Bost minutuko isilunea egin dute San Juan plazan, atzoko hilketa matxista gaitzesteko. Alkateak "familia barruko" hilketa "indarkeria matxista" dela nabarmendu du.
Berdintasun Kontseiluak eta udalak dei bateratua egin dute atzoko hilketa matxista salatzeko. San Juan plazan elkartuko dira gaur, osteguna (hilak 6) 19:00etan.
Atzo eguerdian labanaz eraso zion bere amari eta Donostiako Ospitalean hil da. Erasotzailea epailearen aurrean deklaratzeko esperoan dago.
Kanpaina berezi bat sortu du Irungo Udalak 60 urtetik gorako emakumeek pairatzen duten indarkeria matxista identifikatzeko. Adin horietako emakumeak dira salaketa gutxien jartzen dituztenak eta sufritzen dutenen artean gehiengoa dira.
Oarso Bidasoan 434 salaketa erregistratu dira 2023an, iaz baino %6,89 gehiago. Bizkai, Gipuzkoa eta Araban %6,2ko hazkundea izan dute indarkeria matxistagatik jarritako salaketek.