Hilaren 20an helduko da Mater ontzia Hondarribira, eta hiru egunez itsas hondakinak arrantzatzeko nabigazioak, proiekzioak, eta itsasoa eta bizia zaintzeko aldarrikapenak egingo dituzte.
Hondarribiko kolektiboen arteko aliantza berri baten erakusketa aurkeztu eta Zabor eta Bio erraldoiak ezagutarazi dituzte.
Hondarribian egongo diren egunetan hondakin bilketa bat egin asmo dute. Zabor metaketa puntuak ezagutzeko galdetegi bat prestatu dute.
Hondarribian eta Gipuzkoako beste bost udalerritan itsas hondakin bilketa egin zuten joan den igandean 200dik gora lagunek. Hondarribian 40 bat lagunek egin zuten bat deialdiarekin.
Pasaian, Donostian, Hondarribian, Zarautzen, Mutrikun eta Zumaian itsas hondakinak biltzeko hitzordua ezarri du Itsas Zaintza Sareak. Hilaren 17an egingo dituzte bilketa lanak.
Hobekien kontserbatutako itsas ekosistemetako bat da Jaizkibel-Ulia kostaldea. Materrek sei hitzordu antolatu ditu eremua ezagutzeko eta hura kontserbatzen laguntzeko.
Zero Zabor Uretan kanpainak seigarrenez zeharkatuko du euskal kostaldea. Itsaso osasuntsu baten aldeko itsas zeharkaldian zortzi portu bisitatuko dituzte, Hondarribia tartean.
Hondarribiko eta Gipuzkoako beste 7 udalerritako haurrek egindako kartelen erakusketa ibiltaria antolatu du Mater-ek. Ekainaren 17an porturatuko da Hondarribian.
20 urte baino gehiago daramatza euskal kostaldea inguratzen duten itsas hondakinak biltzen, tartean, palletak eta mikroplastikoak. Oraindik plastikozko bolatxoak Hondarribira iritsi ez badira ere, "edozein unetan" iritsi daitezkeela ohartarazi du.
'Zero zabor uretan' kanpainaren harira beira, plastikoak, sokak, zigarro puntak... bildu dituzte arrantza portuaren itsas hondoan, gainazalean eta lurrean.
Itsas zientzialaria eta Mater Ontzi Ekoaktiboko zuzendaria da Suberbiola. Ostiralean Emakumeen Etxean izango da.
Lehen hezkuntzako laugarren mailako ikasleei zuzendurik hitzaldia da. Mater ontzi museoko ingurumen hezitzaileek gidatuko dute saioa.
Atzo heldu zen Mater ontzia Hondarribira. Ostiralera arte ekintza ugari egingo dituzte.
Bosgarrenez zeharkatuko du Mater ontziak Euskal Herriko kostaldea, Zero Zabor Uretan kanpaina sustatzeko.