Ekainaren 28an LGTBIQ+ Harrotasunaren Nazioarteko Eguna ospatu zen, eta egun hori dela eta, jai programa zabala ondu dute larunbat honetarako.
Udaletxeko garbitzaileak borrokan jarraitzen dute eta Irungo erdigunea "blokeatzera irten" dira gaur goizean.
https://www.youtube.com/watch?v=GjQ5El8dxa0&feature=youtu.be Gaur goizean tabako kearen kontrako martxa egin dute Zumarditik abiatuta. Bertan parte hartu dute Errenteria-Orereta ikastetxeetako haurrek, udal taldeetako ordezkariek nahiz herritarrek. Oro har, herritarra kontzientziatu nahi izan dituzte tabakoaren kea arnasteak duen kalteen inguruan, baina batez ere gazteak, erretzen ez hastera bultzatzeko.
Laugarrenez bildu dira gaur antxotarrak Luzuriaga garbitzeko. Palak eta eskorgak eskuan, nekaezin ari dira azken urteetan bertan pilatu den zikinkeria mordoa jasotzen. Eta ez da zeregin makala, era guztietako hondakinek eraikina hartuta baitute goitik behera. Baina antxotarrei proiektuak ez zaizkie falta, eta horiei guztiei tokia emango dien gunea eskura edukitzeak ematen duen bultzada eta ilusioarekin eskuz esku ari dira lanean, martxan, etenik gabe. http://youtu.be/zYDuVwgzkEs
Mendelutik, Gernikako Arbola plazatik, eta Urdanibia plazatik irtengo dira hiru zutabeak 19:00etan, ondoren Luis Marianon elkartzeko.
Juanma Garate Zikloturista Martxa egingo dute igandean. Larunbatean Donostiako klasikak tarteko helmuga Colon pasealekuan izango du. Egitarau zabala prestatu dute bi egunetarako.
https://www.youtube.com/watch?v=IwEVkSrenm4&feature=youtu.be ESK, CGT, Eilas, CNT eta Cobas sindikatuak martxan irten dira Errenteria-Oreretako Zumarditik Donostiara bidean, Maiatzaren Lehenean. Bertan, manifestazioa 12:00etan abiatuko da Bulebarretik.