Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Asteburua bizikletentzako izango da

Juanma Garate Zikloturista Martxa egingo dute igandean. Larunbatean Donostiako klasikak tarteko helmuga Colon pasealekuan izango du. Egitarau zabala prestatu dute bi egunetarako.

admin
Bidasoa
2014/07/30
Garagarza, Alegre eta Garate, aurkezpenean

Garagarza, Alegre eta Garate, asteburuko ekitaldien aurkezpenean

Juanma Garate Zikloturista Martxa egingo dute igandean. Irungo Txirrindularitza Elkarteak (ITE) antolatzen du urtero eta herriko txirrindulari handiari omentzeko balio du. Martxa da, ez lasterketa, eta bizikletaz gozatzeko egun pasa bezala ulertzen dute antolatzaileek. Hori bai, berez ez da martxa erraza izaten eta aurten ibilbidea gogortu dutela azaldu zuen atzo Juanjo Garagarza ITEko presidenteak, Pedro Alegre Irungo Kirol zinegotziarekin eta Garaterekin egindako aurkezpenean. Asteburuak irteera operazioarekin bat egiten du eta horrek baldintzatu du ibilbidea. Zaila da Gipuzkoan zehar ibiltzea, eta horregatik, “ibilbide ia osoa Nafarroan egingo dugu”, argitu zuen Garagarzak. Orotara, 156 kilometro osatu beharko dituzte, Bidasoa, Malerreka eta Oarsoaldea eskualdeak zeharkatuz. Bidean, Egozkue eta Belate mendateak igo eta jaitsi beharko dituzte, “eta aurten ezusteko bat egongo da, San Martzialera igotzen den hormigoizko pistatik desbideratuko baikara”. Izena eman nahi duenak bi aukera ditu, Interneten biak: kirolprobak.com edo lajuanmagarate.com webguneetan. Federatuek 25 euro ordaindu behar dituzte eta federazioan izena emanda ez daudenek, 35 euro. Urtero bezala, Juanma Garate izango da bere izena daraman martxako protagonista. Aurten, baina, lehen aldiz bizikleta gainera igo gabe geratu daiteke, joan den igandean istripua eduki zuelako eta ez delako erabat osatu. “Saiatzen ari naiz, baina ez dakit osatzeko aukera izango dudan”, azaldu zuen atzoko agerraldian. “Min handia ematen dit ez egoteak, beste urte batzuetan oso babestua sentitu naizelako martxan. Zikloturismoa maite dut eta egun hori dut zikloturistekin egoteko. Iaz oso berezia izan zen, aita hil zitzaidalako, eta egun horretan erakutsi zidaten maitasuna itzela izan zen”, onartu zuen txirrindulariak. Bizikletara igotzeko moduan ez balitz, beste modu batera egongo dela ziurtatu zuen Garatek. Ekitaldi osagarriak Igandean egingo dute Juanma Garate Bizikleta Martxa, Donostiako Txirrindulari Klasika egingo den asteburu berean. Larunbatean ospatuko da klasika eta aurten lehen aldiz Irun erdialdetik pasako da, bitan gainera. Colon pasealekutik igaroko dira txirrindulariak; gutxi gorabehera 14:50ean lehen aldiz eta ordubete geroago bigarrenez. Tarteko helmuga jarriko dute Colonen eta lasterketa bertatik igaroko den bi aldietan banatuko dira puntuak. Donostiako klasikari eta igandeko martxari lotuta, hainbat ekitaldi antolatuko dituzte San Juan plazan, larunbat nahiz igandean, Kirol zinegotziak gaineratu zuenez: “Iaz bezala ideia ona iruditu zaigu asteburu berean kirol arloko hainbat ekintza bateratzea. Hiriko elkarte eta erakunde batzuek bat egin dute ekimenarekin eta egitaraua osatzen lagundu dute. Horri gehitu behar zaio larunbatean txirrindulari klasika egingo dela eta igandean Igande Sasoi itzuliko dela”. Besteak beste, cycling saioa, bakarrizketak, irristatze kirolak, eta abar izango dira, ikusteko eta disfrutatzeko.

Egitaraua

Abuztuak 2, larunbata
  • 14:50 Donostiako klasikaren tarteko helmuga, Colon pasealekuan.
  • 15:50 Donostiako klasikaren tarteko helmuga, Colon pasealekuan.
  • 18:00etatik 22:00etara: enpresa laguntzaileen erakustokiak, San Juan plazan.
  • 19:00etatik 21:00etara, cycling saioak, San Juanen.
  • 21:15etik 22:15era, bakarrizketa Carlitosekin, plazan.
Abuztuak 3, igandea
  • 07:30etik 15:30era, enpresa laguntzaileen erakustokiak, San Juan plazan.
  • 08:00etan, Juanma Garate Zikloturista Martxaren abiatzea, San Juan plazan.
  • 11:00etatik 14:00etara, Igande Sasoi, Colon pasealekuan eta San Juan plazan: bizikletentzako zirkuitua, patinak, scootak, poneyak, paddel, kirol egokitua… Trafikoa moztuko dute.
  • 12:30etik 15:30era, Juanma Garate Zikloturista Martxako parte hartzaileak iritsiko dira.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako basozainek salatu dute azken 24 urteetako egoerarik larrienean daudela

Berriak, Gipuzkoa

‘Gure gailurretako historia marrazten’ erakusketa zabaldu dute Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Añorga eta Pasaia artean Topoa 7,5 minutuan behin igaroko da hilaren 21etik aurrera

Euskal Herria, Gipuzkoa

Instalatu dituzte jada Donostiako protoi terapiaren zentro berriko tresnarik garrantzitsuenak

Kultura, Gipuzkoa

Aurtengo Hitzen Lihoa jaialdian kulturgintza ereduez hausnartuko dute

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosako Osoki Lanbide Heziketa zentroak ehun urte bete ditu aurten

Kultura, Gipuzkoa

Iñake Irastortzak jasoko du Euskal Aktoreen Batasunaren Ohorezko Besarkada saria

Euskal Herria, Gipuzkoa

Sute batek 80 hektarea erre ditu Zaldibian

Kultura, Gipuzkoa

X konpainiak ‘Cuerpas’ ikuskizuna estreinatuz emango dio hasiera LABO XL jaialdiari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Amaitu dituzte ‘Gure Gaskuña’ itsasontzitik erregaia ateratzeko lanak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzari «mespretxu» egin izana egotzi die EAJk Andoain, Tolosa eta Pasaiako EH Bilduren gobernuei

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.