Sekula ahaztuko ez duen eguna bizitu zuen atzo hondarribiarrak. Banderaren segizioan mezulari gisa aritu zen, lehen emakumea izanik.
Azken urteotako mobilizazio historikoak gogoratu, pandemiaren eragina aztertu eta aurtengo martxoaren 8aren gaineko gogoeta egin dute Oarsoaldea eta Bidasoko elkarte feministek. Emeki, Su Txikian eta Parean dira eskualdeko protagonistak.
Kaleei pertsonen izenak jartzen dizkiete ohore egiteko asmoz, edota herritarrentzat eredu izan daitezen. Hala uste du Mertxe Tranche ikertzaileak. Hortaz, kaleen izenak sinbolikoki garrantzitsuak direla jakina da. Emakumeen izena dutenak, ordea, apenas daude.
Posta bulegoaren plazatxoak jasoko duela izendapena ezagutarazi dute gaur goizean Emekik eta udal ordezkariek, eta Martxoak 8ari begira antolatutako ekitaldien berri eman dute.
Emakumeen V. Pala Txapelketaren inguruko dokumentala eta 'Antzina eta Gaur' emakume erreferenteen gaineko liburua aurkeztu zituzten atzo elkarteko kideek.
Hamabi bikotek izena eman dute Emekik antolatutako txapelketan. Eskola kiroletik heldutasunera, pala eta eskupilota nesken zein emakumeen artean sustatzea da helburua.
Tzane Carrillo, Maria Jesus Berrotaran eta Josette Fontaine Marlaxkako jokalariek parte hartu dute Santurtzin antolatutako jardunaldian.