Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Maria Jesus Berrotaran, lehen emakume mezularia

Sekula ahaztuko ez duen eguna bizitu zuen atzo hondarribiarrak. Banderaren segizioan mezulari gisa aritu zen, lehen emakumea izanik.

Argazkia: Estitxu Ortolaiz.
Imanol Saiz Gomez de Segura
Hondarribia
2024/08/16

Maria Jesus Berrotaran Etxeberria hondarribiarrak sekula ahaztuko ez duen egun horietako bat bizitu zuen atzo (hilak 15). Jasokunde eta Sagarrondoko Ama Birjinaren Eliza Nagusiko zaindaria omentzeko jaia ospatuko zuten hondarribiarrek, eta urtero lez, udaletxetik Eliza Nagusira eraman zuten bandera. Lupe Queiruga zinegotzia arduratu zuen bandera eramateaz, gainerako zinegotziak alboan zituela. Irailaren 8ra bitarte han izango da.

Berrotaran protagonista nagusietako bat izan zen. Izan ere, mezulari lanak egin zituen estreinakoz, historian lehen emakumea izanik zeregin horretan. Harro bezain pozik babestu zuen banderaren segizioa udaletxetik elizara.

Artzu baserrian jaio zen Berrotaran 1949an. Baserrian eta senarraren familiaren jatetxean aritu ondoren, herriko lehen emakume aguazila izan zen 32 urterekin, estereotipo eta aurreiritzi guztiei aurre egiten, tinko. Gaur egun ere emakume borrokatzailea izaten jarraitzen du Berrotaranek. Emeki elkartearen fundatzaile izan zen eta sustatzaileetako bat izaten jarraitzen du. Emakumeek alardean parte hartzearen aldekoa da, eta urtero, irailaren 8an, harro desfilatzen du Jaizkibel Konpainiarekin.

Lander Gonzalez Salaberriarentzat ere berezia izan zen atzokoa, Berrotaranek bezalaxe, lehen aldiz egin baitzituen mezulari lanak.

Berrotaran, Emekiko kideekin.

Berrotaran, Emekiko kideekin.

Argazkia: Estitxu Ortolaiz.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Kultura

157 ekintza antolatuko dituzte Gipuzkoan, arriskuan dagoen ondareari begira

Donostia Eskuzaitzetako industria parkearekin lotzeko autobus linea abiaraziko dute

Elgeako mendilerroan piztu den sutea kontrolpean dago jada

Gaur hasi dituzte Azpeitiko Corrugados lantegia eraisteko lanak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Alokairu kontratua amaituta etxetik egotzi nahi dituzten hamahiru familiaren egoeraz ohartarazi du Kaleratzeak Stop plataformak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Tabuak kutxatik aterata, giro ederrean ospatu dute Inurri Eguna Usurbilen

Kultura, Gipuzkoa

Nazioarteko artistak eta euskal musikariak izango dira Boga Boga jaialdian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Joseba Zalakain izango da Gipuzkoako Zainketen eta Gizarte Politiken Ebaluaziorako Agentziako zuzendaria

Euskal Herria, Gipuzkoa

EH Bilduren Gipuzkoako Mahai Politikoak Maddalen Iriarte proposatu du ahaldun nagusirako hautagai izateko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak zaintza kameren grabaketak eskatu dizkie Azpeitiko saltokiei, hiltzailea aurkitzeko lagungarri izanen direlakoan

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.