
Ehunka pertsona bildu dira Irungo kaleetan, 1500 euroko gutxienezko soldataren aldeko greba orokorraren harira. Sindikatuekin batera, Ernaiko kideak eta pentsiodunak ere bertan izan dira.

Piketeak egin dituzte goizean, eta LAB sindikatuak jakinarazi du "jarraipen zabala" ari dela izaten greba.

Goizean goiz Gabiria eta Ugalde industria-guneetan piketeak egin dituzte. Denden irekierarekin batera, piketeak Mendibil merkatal-gunera sartu dira eta Ertzaintzak hiru lagun identifikatu ditu.

Pikete informatiboak egin dituzte goizean goiz Irun eta Hondarribian. 11:00etan, baina, Donostiako Bulebarrean elkartzeko deia egin dute.