
Datorren astean, hilak 22 eta 23, bertako kulturaren eta talentuaren aldeko hogei jarduera inguru antolatuko dituzte San Juan plazan.

Bihar izango da lehenengo saiorako izena eman eta liburua jasotzeko azken eguna.

Orribakar Literatur Lehiaketak Jon Garbizu olerki lehiaketa eta Lope Isastikoa ipuin lehiaketaren lekua hartuko du. 6 eta 15 urte arteko haur eta gazteei begira antolatu dute eta edozein literatur generoa balia dezakete parte hartzaileek lehiaketan aurkezteko.

Koldo Izagirrek 'Parisen bizi naiz' poesia errezitaldia emango du, eta Markos Zapiainek 'Ramon Saizarbitoria eta iragana' mintzaldia.