Laster jarriko da martxan literatur solasaldien denboraldi berria Errenteria-Oreretan, hurrengo ostegunean, hain zuzen. Lehenengo zita gaztelaniazkoa izango da, eta astebete itxaron beharko da euskarazkorako. Izan ere, euskara zein gaztelaniazko liburuak irakurri, eta gero, horien gainean solasaldia egingo dute, beti dinamizatzaile batekin. Euskarazko solasaldien dinamizatzailea Ane Mayoz izango da, eta gaztelaniazkoa, berriz, Jose Luis Cancho.
Solasaldiak 19:00etan egingo dituzte liburutegian.
Horietan parte hartzeko aurretik izena eman beharko da liburutegiko harreran. Bestalde, norbaitek liburuan etxean izanez gero, nahikoa du 943 44 96 35 telefonora deitzea.
Euskarazko liburuak
- Urriak 16: Patxi Zubizarretaren Eztia eta ozpina.
- Azaroak 13: Arantxa Iturberen Ezer baino lehen.
- Abenduak 11: Xabier Etxaberen Lurtarra da begiratua.
- Urtarrilak 15: Arrate Egañaren Paradisua.
- Otsailak 12: Unai Elorriagaren SPrako tranbia.
- Martxoak 12: Karmele Jaioren Ez naiz ni.
- Apirilak 16: Inazio Mujikaren Gerezi denbora.
- Maiatzak 14: Bernardo Atxagaren Zeru horiek.
Gaztelaniazko liburuak
- Urriak 8: Oscar Alonsoren Los futuros imperfectos.
- Azaroak 5: Philip Rothen La mancha humana.
- Otsailak 4: Richard Yatesen Una buena escuela.
- Martxoak 4: John Williamsen Stoner.
- Apirilak 8: J.M.G Le Clezioren El africano.
- Maiatzak 6: Jose Luis Canchoren Lento proceso.