Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Berrikuntzez josita dator aurtengo Liburu Azoka

Datorren astean, hilak 22 eta 23, bertako kulturaren eta talentuaren aldeko hogei jarduera inguru antolatuko dituzte San Juan plazan.

Gorka Correyero Llamas
Irun
2026/04/16

Bueltan da Liburu Azoka. Urteroko hitzordu nagusia izango da literaturzaleentzat, eta aurtengoak berritasun ugari izango ditu. Datorren astean, hilak 22 eta 23, Liburu Azokaren beste edizio bat antolatuko dute, eta aurtengo berritasun gisa azokaren lekualdatzea izango da. San Juan plazara lekualdatuko dute, eta bertan 20 jarduera inguru antolatuko dituzte bi egunotan. Lekualdatzeak hainbat arrazoi ditu, hala nola, CBAtik gertuago egotea eta Geltoki topaketak eta idazketa jam saioa, han bertan, antolatzeko.

Azoka 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara irekita izango da, asteazken eta ostegunean. Lehenengo eguneko protagonistak bertako idazleak izango dira, eta egun osoan zehar haien liburuak saltzen izango dira. Ostegunean, berriz, Tinta Comics eta Elkar argitaletxeek salmenta puntu bana jarriko dute. Bi egunetan zehar liburuak sinatzeko tartea, liburu aurkezpenak, mikrofono irekia, literatur solasaldia… antolatuko dituzte.

“Liburu Azoka aukera bat da: kultura kalera ateratzeko eta hiri osoarentzako esperientzia bilakatzeko aukera. Gainera, aurten, harago joango gara, eta programazioa irekiagoa izango da: literatura eta beste adierazpide artistiko batzuk konbinatuko ditugu, hala nola musika, eta azoka biziagoa izango da eta eskuragarriago egongo da”, adierazi du Nuria Alzaga alkateorde eta Kulturako ordezkariak.

Bestelako jarduerak

Ostegunean, irakurraldi publikoaren 26. edizioa egingo dute CBAn. 10:00etatik aurrera, Garazi Kamioren Moebiusen ertzak irakurriko dute, autorea bera hasita; eta, 10:30etik aurrera, Miguel de Cervantesen On Kixote irakurriko dute. San Juan plazako karpan Yurre Ugarte, Hatxe, Eneritz Furyak eta Jabier Muguruza izango dira. CBAko IrekiArt aretoan, aldiz, sorkuntzari buruzko mahai inguru bat antolatuko dute. 

Karparen kokaleku berriaren kokalekua aprobetxatuz, CBAko Irun Zuzenean aretoan Jabier Muguruza musikari eta idazle irundarrak bere lehenengo eleberria aurkeztuko du, Cafe Mokka. Geltoki topaketak egitasmoaren baitan, Zuhaitz Gurrutxaga Realeko futbolari ohiak bakarrizketa saioa eskainiko du.

Jarraian, bi egunetako programazioa:

Apirilaren 22a, asteazkena

  • 10:00 – Karparen irekiera

  • 10:30 – Liburu aurkezpena: Sarali, Julio Santos (Xarpa Books).

  • 11:00 – Liburu aurkezpena: Longevo, insumiso y traidor, Javier Gil

  • 11:30 – Mikro irekia

  • 12:00 – Gazteentzako liburu aurkezpena: No soy una bruja, Rosa Rubio

  • 12:45 – Maite Zamarreñoren nobelaren aurkezpena

  • 16:30 – Fernando Martínezen nobelaren aurkezpena

  • 17:00 – Josu Torresen poesia liburuaren aurkezpena

  • 17:30 – Mertxe García Sieiraren nobelaren aurkezpena

  • 18:00 – Itxaso Terceñoren liburuaren aurkezpena

  • 18:30-19:30

    o Literatur solasaldia Noelia Lorenzorekin eta Bakarne Atxukarrorekin

    o Idazketa jam saioa Itziar Sistiagarekin IrekiART aretoan

  • 19:00 – Geltoki topaketa, Irun Zuzenean aretoan: Jabier Muguruza

  • 19:30 – Kontzertua, San Juan plazan: Hatxe eta Eneritz Furyak

    Apirilak 23, osteguna

  • 10:00 – Karparen irekiera

  • 10:00 – Irakurraldi publikoa, CBA Udal Liburutegian: Moebiusen ertzak

  • 10:30 – Irakurraldi publikoa, CBA Udal Liburutegian: On Kixote

  • 10:30 – Mikro irekia

  • 17:00-18:00 eta 18:00-19:00 – Orri markatzaileak sortzeko bi saioko tailerra Marta Sensorialekin

  • 18:30 – Literatur generoak sortzeko prozesuari buruzko mahai ingurua, IrekiART aretoan

  • 19:00 – Kontzertua, CBA Udal Liburutegian: Ametsa Kimua ganbera abesbatza

  • 20:00 – Geltoki topaketa, Irun Zuzenean aretoan: Zuhaitz Gurrutxaga

    Apirilaren 21a – maiatzaren 30a

  • Erakusketa, CBA Udal Liburutegian: Hitzak objektu bihurtzen direnean

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Bizigiro

Etxe baten usain goxoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Elkartasuna «kriminalizatzea» leporatu dio Donostiako Harrera Sareak Insaustiri

Gipuzkoako Artzain Eguna irailaren 6an egingo dute, Legazpin

Kultura, Gipuzkoa

Naomi Watts aktoreak ere jasoko du Zinemaldiaren Donostia saria aurten

Euskal Herria, Gipuzkoa

Errenteriak eta Hernanik elkarlana eta «jarduteko modu berriak» eskatu dituzte etxegabeen arazoari aurre egiteko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ehunka lagunek protesta egin dute Donostian, erosketa orgak eskuan

Euskal Herria, Gipuzkoa

Biriketako transplante baten zain dagoen Donostiako bizilagun bat, etxetik egotzia izateko zorian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosa eta Beasain lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute abuztuaren 29tik irailaren 1era

Euskal Herria, Gipuzkoa

Salmonellosi agerraldi batek 29 pertsonari kalte egin die Eibarren

Euskal Herria, Gipuzkoa

Pasaiako eta Lezoko alkateek «erantzunak eta neurriak» eskatu dituzte portuko sutearen harira

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gizon bat atxilotu dute Irunen, prostituzio etxe batean emakume bati sexu erasoa egitea egotzita

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.