Bi literatura saio izango dira urtarrilean Mikelazulon
Koldo Izagirrek 'Parisen bizi naiz' poesia errezitaldia emango du, eta Markos Zapiainek 'Ramon Saizarbitoria eta iragana' mintzaldia.
Literaturari tokia egin diote urtarrilean Mikelazulo kultur elkartean. Hala, datorren astean bi saio egingo dituzte. Hurrengo ostegunean, hilak 16 Koldo Izagirrek Parisen bizi naiz liburuaren oinarritutako poesi errezitaldia egigno du, 19:00etatik aurrera, Mikelazulon.
Hirian oinarritutako poema liburua da. Neurri eta errima libreko poemez eta poema errimatuez gain, prentsan argitaratutako bost artikulu ere jaso ditu idazle pasaitarrak. Izagirreren zortzigarren poema liburua da.
Handik bi egunera, larunbatarekin, Markos Zapiainek Ramon Saizarbitoria eta iragana izeneko mintzaldia emango du. Hori, berriz, 10:00etatik 14:00etara izango da.
Parte hartzea irekia dela jakinarazi du Mikelazulok, baina izena eman behar dela. “Sinbolikoki 10 euro ordaintze dira saio bakoitzeko, 20 euro ikasturte osoagatik. Gaineratu dute hilean behin saio bat egingo dutela.