Hondarribia Arraun Elkarteko gizonezkoak hirugarren postuan itzuli dira Galiziatik; emakumezkoak, berriz, bosgarrenean.
Asko sufritu eta borrokatutako ligako lehen jardunaldia izan zen larunbatekoa. Sailkapen orokorra 4x400 metro erreleboetan erabaki zen, azken proban.
Hondarribiak bukaera ona eman dio liga are hobeagoari. Traineru berdea Ibaizabaleko uretan nagusitu zen, Kaikuren etxean, herenegun bertan jokatu baitzuten Corte Ingles Banderaren 38. ekitaldia. Estropada ikusgarria egin zuen Ama Guadalupekoa-k. Lehenengo bi luzeetan Kaikuren traineruaren atzealdea urruti ikusi zuten hondarribiarrek, baina bigarren ziaboga bikain egin eta gero, aldea jaten joan ziren berdeak. Hirugarren —eta azken— ziabogan, bi segundoko aldea jan zioten bizkaitarrei, eta parekatuta abiatu zuten luzea. Kaleen jokoan maisu izan ziren hondarribiarrak, eta azkenean hiru segundo atera zizkioten Kaikuri. Tiran sei segundora sartu zen, eta Urdaibaik 44ra. Hondarribiarrek San Miguel Ligako seigarren bandera eskuratu zuen horrela. Denboraldiaren lehenengo zatian eskuratu zituzten gehienak: Bilboko Bandera, Petronor, Eusko Label, Pasaiako Portu Agintaritza eta etxekoa, atzokoaz gain. Kaikuri denboraldi osoan zehar aurre egiteko gai izan den bakarra izan da Hondarribia. San Miguel Ligako bigarren postuan bukatzea lortu dute, gehienbat harrobiko jendeaz osatutako koadrilarekin. Traineruak puntu gehien lortzea lortu ez duen arren, ez da berdin gertatu patroien sailkapenean. Ioseba Amunarriz izan da onena, 29 punturekin. Bigarrenek baino bost puntu gehiago eskuratu ditu Ama Guadalupekoako lemazainak. Pasaitarrak, erdialdean Hondarribiaz gain, San Pedrok eta San Juanek ere parte hartu dute gorengo mailan. Helburuak beteta, liga txukuna osatu dute Pasaiako bi traineruek, gorabeherak gorabehera. [...]
Real Unionek Bartzelonan jokatuko du igandean ligako bigarren partida Bartzelonaren bigarren taldearen aurka, 20:30ean. Liga hasiera onari jarraipena eman nahi diote txuri-beltzek.
Bidasotarrak denboraldiko lehen garaipenaren bila aterako dira. Iruña taldea jasoko dute Plaiaundin, larunbatean, 16:30ean.
Bost lasterketako herrialdeko liga da, eta horietatik bi Bidasoan egingo dituzte: Hondarribiko 10K, eta Txingudi Korrika.
Igandean jokatu zuten Pasaka Eskuz Oiartzungo I. Herri Txapelketaren laugarren jardunaldia. Ligako azkeneko partidak, berriz, igandean jokatuko dituzte Kontzejupean. Finalaurrekoak Iturriotzeko festetan jokatuko dituzte, hango pilotalekuan. Eta finala,...
Gaurko Kirolez blai! saioan, Txapeldunen Liga izango dute hizpide. Larunbatean jokatu zuten finala Chelsea eta Bayern Munich taldeek. Chelseak lortu zuen garaipena eta txapelketa horretaz hitz egiteko, Euskal Telebistako bi kazetari joango dira irratir...