Gamon liga irabazteko borrokatik kanpo geratu da
Liga irabazteko play offetan sartu ondoren, finalerdietan geratu da areto futboleko lurraldeko bigarren mailako Gamon kirol elkartea. Ostiralean bana berdindu zuen Ibarrako Denak taldearen kontra etxean, eta penaltietan erabaki zen dena. Ibarrakoak gehiago izan ziren, eta beraiek lortu zuten liga irabazi eta igoera lortzeko finalerako txartela. Hirukide Plomix fronton kafetegia izango du aurrez aurre, beste kanporaketa Pinturas Nuñez 4-2 irabazi ondoren.
Nolanahi ere, Gamon kirol elkarteak eskerrak eman dizkie Galtzarabordako kiroldegira euren taldea animatzera joan ziren guztiei.
Orain finala Errenteria-Oreretan jokatuko da. Larunbatean izango da Galtzarabordako kiroldegian. Etzi aurkeztuko dute final hori.