
Udalak Uztapide Bertsolaria kaleko telefono kabina bat liburutegi bilakatu, eta hirian martxan dauden liburutegi sarean txertatu du. Datozen hilabeteetan beste bi kabina berreskuratuko dira, bat Santiagon eta bestea Arizmendi Almirante kalean.

Tximeleten Taupada proiektuarekin bat eginez, emakumeen aurkako indarkeriaren eta biolentzia bikarioaren ikur diren tximeleta moreak sortzera deitu dute Emekik eta Zuloaga Etxeak.

Gaur, hilak 20, Emigrazio eraikinaren inaugurazioa egingo dute; eta erakusketa honen bidez, eraikinaren historia eta memoria azalduko dute.

Eraikinaren kanpoko lanak egiten ari diren bitartean, barnealdea txukuntzen hasiak dira. Hainbat zerbitzu emango ditu eraikin berrituak: adinekoen lokal bat, haurtxoko bat, liburutegi bat, eta auzo elkartearentzako egoitza bat.

Marlaxka Xake Klubak eta Zuloaga Etxea udal liburutegiak xakeari eskainitako hilabetearen baitan antolatu dute hitzaldia.