http://www.youtube.com/watch?v=lnRpju9ZtAI&feature=youtu.be Ehunka lagun bildu dira gaur eguerdian Errenteria-Oreretan, martxoaren 8ko Emakumeen Eguneko manifestazioan. Gaurkoan entzun diren oihu nagusiak Espainiako Gobernua prestatzen ari den abortuaren lege erreformaren kontrakoak izan dira, eta abortu libre eta doakoa aldarrikatu dute. Manifestazioaren buruan zihoan pankartaren leloak ere ildo horri jarraitzen zion: Nire gorputza nirea da, atzerapausorik ez.
Elkarretaratze batek amaiera eman Haziaren eta Ibai Esteberlanda gaztearen kontra egiten ari diren epaiketak "politikoak" direla salatzeko Irunen bi egunez egin duten ekintza multzoa. Besteak beste, kanpaldia, hitzaldiak, poteo informatiboa, aerobika, herri bazkaria... eta beste hamaika ekintza egin dituzte atzo eta gaur artean.
Girizia Libre dinamikaren barruan, elkarretaratzera deitu dute ostegunerako. Egun horretan bertan hasiko dira 25/02 auzia epaitzen, Madrilgo Auzitegi Nazionalean .36 lagun epaituko dituzte, tartean Rufi Etxeberria oiartzuarra 110 taberna eta elkartetatik Girizia elkartea.
Irungo hogei eragilek babestuta, manifestazioa egingo dute larunbatean Hazia libre eta bizirik lelopean.
Herriko tabernen eta Segi gazte erakundearen sumarioen eta epaiketen harira, asteburu honetan hainbat ekimen egingo dituzte Irunen, Ibai eta Hazia Libre izenburuarekin.