Kanpaldia hasi dute "epaiketa politikoen" kontrako bi eguneko ekintza sortaren barruan

Herriko tabernen eta Segi gazte erakundearen sumarioen eta epaiketen harira, asteburu honetan hainbat ekimen egingo dituzte Irunen, Ibai eta Hazia Libre izenburuarekin.

Libre Eguna Irunen

Kanpaldia jarri eta gero asanblea egin dute, gainontzeko ekintzak prestatzeko

Herriko tabernen eta Segi gazte erakundearen sumarioen eta epaiketen harira, asteburu honetan hainbat ekimen egingo dituzte Irunen, Ibai eta Hazia Libre izenburuarekin. Espainiako Auzitegi Nazionalean epaitzen ari diren 35/02 sumarioaren barruan Hazia elkartea dago, eta 26/11ren barruan, Segi erakundearena, Ibai Esteibarlanda irundarra. Horrela, ekimenaren bitartez bi epaiketak bertan behera utz ditzatela eskatuko dute horren sustatzaileek, “Haziaren eta Ibairen absoluzioarekin batera”. Gaur kanpaldia hasi dute San Joan plazan eta bihar Libre! Eguna ospatuko dute. Gaurko egitaraua
  • 08:00etan, gosaria eta akanpadaren muntaia.
  • 11:00etan, aerobika.
  • 12:30ean, elkarretaratzea.
  • 13:30ean, bazkaria (norberak etxetik eramandakoarekin).
  • 16:00etan, esku lanak.
  • 17:30ean, txokolate jatea.
  • 19:00etan, hitzaldiak: Kriminalizaziorik ez, eta EH Libre!
  • 21:30ean, afaria (luntx erakoa).
  • 23:00etan, gau jolasak (aukeran).
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.