"Herriaren Girizia libre" eskatu dute oiartzuarrek

Elkarretaratzea Doneztebe plazan

Elkarretaratzea Doneztebe plazan

Hamarnaka oiartzuar Doneztebe plazan elkarretaratu dira Herriaren Girizia libre lelopean. Gaur bukatu da bost hilabete pasatxo iraun dituen 35/02 sumario barruko epaiketa, herriko tabernen auzia izenez ezaguna. Rufi Etxeberria eta Girizia elkartea auzi horretan epaitu dituzte. Elkarretaratzean Girizia elkarteko kideek hartu dute hitza eta auziak hamar urte baino gehiago iraun dituela gogorarazi dute. Auziak “bi milioi eurotik gorako gastua” eragin duela adierazi dute. Herritarren erantzuna ona izan dela nabarmendu dute eta antolatutako ekimenetan jendeak parte hartu duela: bazkaria, argazkia, zapiak… Epaiketa bukatuta epaiaren zain geratzea falta da, “ezin da jakin zein izango den sententzia”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.