Iurretako IX. Bertsopaper Lehiaketan bi errenteriar izan dira protagonista: Iñigo Legorburu eta Julian Albistur. Legorburuk irabazi du bertsopaper lehiaketa Mila pertsonaia pertsona bakarrean lanarekin. Albisturrek, berriz, epaimahaiaren aipamen berez...
IX. Iurretako Bertsopaper Lehiaketan bi errenteriar izan dira protagonista: Iñigo Legorburu eta Julian Albistur. Hain zuzen, Legorburuk irabazi du hamargarren ekitaldia, Mila pertsonaia pertsona bakarrean lanarekin. Albisturrek, berriz, epaimahaiaren aipamen berezia jaso du 7.000.000.000 biztanle bertsopaperarengatik. 200 eta 100 euroko saria eraman dute.
Udalbatzarrean ez ziren izan EAJko eta H1eko ordezkariak; Asier Legorburu izango da Udalbiltzan ordezkaria Espainiako Gobernuak sektore publikorako planteatu duen erreformaren kontrako mozioa onartu zuen herenegun Oiartzungo Udalak, ezohiko udalbatzarrean. Bilduk aurkeztu zuen mozioa eta koalizioko zinegotzien aldeko botoarekin atera zen aurrera (zortzi kide ziren). Gainontzeko alderdietako kideak ez ziren udalbatzarrean izan. Mariano Rajoy Espainiako lehendakariak proposatutako erreformak erretiroa hartzen duten sektore publikoko langileen postuak ez betetzea proposatzen du, besteak beste. Mozioak biltzen duenez, «zerbitzuak emateko adina langile ez badaude, zerbitzuen kalitateak behera egingo du eta langileen baldintzak okertuko dira. Sektore publikoa pribatizatzeko pauso bat da erreforma». Udalak hiru adierazpen bere egin ditu: «Enplegu publikoa suntsitzen duen erreformaren kontra azaltzea, ongizate estatuaren defentsa egitea eta sektore publikoaren erreformaren kontrako mobilizazioekin bat egitea». Aiora Perez de San Roman alkateak azaldu zuen mozioaren alde egitearen zergatia: «Erreforma honekin langileen eskubideak zapaldu nahi dira. Krisia sortu dutenek orain murrizketak egin nahi dituzte. Funtzionatzen ez duen sistema ekonomiko honen aurrean, ekonomia errealago bat bultzatu behar dugu, herritarrengandik hurbilagoa eta euren mesedetarakoa izango dena». Mozio hori urtarrileko ohiko udalbatzarrean lantzea proposatu zuen Bilduk, baina EAJk eta H1ek aztertzeko denbora eskatu zuten. Bilduk, haien proposamena onartu eta ezohiko plenoa deitu zuen —herenegungoa— mozioa lantzeko. Ez EAJko [...]
Jose Cruz Legorburu. Gabierrotako Auzo Elkarteko presidentea. Errenteriako Udalak Gabierrotan bilera ireki bat deitu zuen 2011ko urriaren 3an, eta auzo elkartearen lokalean bertan egin zen egun horretan. Bertan Julen Mendoza alkateak, Luisma Diez zinegotziak eta 66 bizilagunek parte hartu zuten, eta Gabierrotan dauden arazo garrantzitsuenak jakinarazi ziren, eta baita beste txikiago batzuk ere, oraindik irtenbidea eman ez zaienak. Alkateak azaldu zuen Errenteriako hainbat auzotan bilerak egiten ari zirela, bertan oraindik irtenbiderik eman ez zaien arazoak ezagutu, eta era berean, udala herritarrengana hurbiltzeko, eta baita alderantziz ere, herritarrak udalera. Horrez gain, udal kudeaketaren zati bat ere auzo horietara eramateko asmoa agertu zuen. Udalak bilera batera deituko gintuen funtsezko arazoak tratatzeko, eta horrez gain, arazo txikiagoak konpontzen joango zen. Baiezta dezakegu bizilagunek bilera horri buruz egindako iruzkin guztiak oso positiboak izan zirela, eta udal gobernu berriarekiko itxaropena azaldu zutela. 11 hilabete beranduago, egiaztatu dugu udal langileak Hiri Mantenuko hainbat arazo konpontzen joan direla. Beste batzuk egiteko bidean daudela ere azaldu digute, baina oraindik inork ez gaitu inongo bilerara deitu funtsezko arazoei buruz hitz egiteko. Bilera antolatuko dutela esaten digute, baina gero ez dute egiten. Nahiz eta alkateari behin baino gehiagotan hainbat idatzi zuzendu, apirilaren 13an eta uztailaren 3an, ez dugu erantzunik jaso, eta [...]
Asteburuan banatu dituzte Iparragirre Sariak 2011 Urretxuko udaletxean. Karmele Mitxelena oiartzuarrak euskarazko narratibako lehen saria jaso du, Eskutik lanagatik. Eskualdeko beste sarituak Iñigo Legorburu eta Aitor Albistur izan dira. Bertso papere...