Jose Cruz Legorburu Gabierrotako auzo elkarteko presidenteak idatzi bat aurkeztu zuen duela aste batzuk,
PSE-EEk aurretik udala mantenuaren urritasunaren gainean kritikatu ondoren. Bertan adierazi zuen auzo elkartea martxan dagoen 45 urtetan ez zizkietela egindako eskaerei hain ondo erantzun.
PSE-EEk berretsi du berak egindako salaketa guztiak “egiazkoak eta egiaztagarriak” direla, eta Legorburu bera kritikatu dute, udalean egondako urteetan gauzak hobeto ez egiteagatik “aukera eta ardura eduki ondoren”.
Talde sozialistak “zuhurtzia eta seriotasun falta” leporatu dizkio Legorbururi, eta zortzi urtez (1997-2011) zinegotzi izanda, eta azkeneko legegintzaldian Hirigintza zinegotzia, Gabierrotako bizilagunen interesekiko kudeaketa “txarra” izan dela dela adierazi du, “kontuan hartuta azken bi urteak izan direla hoberen atenditu zaituztetena”.