Iñigo Legorburu berriro izan da garaile Hendaiako maitasun gutunen lehiaketan. Iaz ere berak irabazi zuen txapelketa hori.
Azken kabriola lanarekin eraman du saria errenteriarrak. Bertan arte eszenikoen munduan mamitutako amodio bati buruz idatzi du, eta bi gizon ditu protagonista. Maitasun ikusezina, fama, egunkarietako flashetatik urrundu nahi izatea… aipatzen ditu gutun horretan. Epaileek nabarmendu dute “irakurlea lehen unetik” harrapatzen duela, “eta bukaera arte ez du askatzen”.
Legorburuk nabarmendu du “bere inguruan” topatu duela gaia: “Inguruko adiskide batzuk dantzari profesionalak dira, eta benetan zirraragarria egiten zitzaidan haien munduan kokatutako fikziozko istorio bat imajinatzea”.
Legorburuk 200 euro eta diploma eraman ditu etxera. Bigarren saria Juan Karlos Merino azkoitiarrarentzat izan da,
Kilima lanarengatik, eta hirugarrena, Ekhiñe Egiguren idazle donostiarrarentzat
Balea lanarengatik.
Iaz ere saria Legorbururentzat izan zen, Errenteria-Oreretako Mari Zozaia sorgina protagonista zuena. Aurten ere maitasun gutunen beste lehiaketa bat ere irabazi du Legorburuk, Bergarakoa, ama batek Porrotxi idatzitako maitasun gutun batengatik.