
476 irundarrek lortu zuten atzoko Behobia-Donostiaren ibilbide osoa egitea. Hiritik atera eta Gipuzkoako hiriburuan izan zuten helmuga.

Atzoko Behobia-Donostian 164 hondarribiar iritsi ziren Donostiako Bulebarreko helmugara. Horien artetik Marta Gomez eta Beñat Bengoetxea azkarrenak.

Behobia-Donostia lasterketaren atarian, kirolean nutrizioak duen garrantzia nabarmen jarri dute Ibarguenek eta Mindegiak; kirol nutrizionista da lehena, eta nutrizionista klinikoa bigarrena. Korrika ariko dira biak igandean.

Kirolarekin oso lotuta egon da beti Madaria. Korrikan aritzeaz gain, hainbat kirol talderen kardiologoa izan da, eta kirolarien bihotz errehabilitazioa lantzen du egun.

Mikel Astarloza Txirrindor-eko prestakuntza fisikoaren arduraduna da, eta gakoak eta gomendioak eman ditu Behobia-Donostia bezalako lasterketa bat ondo prestatzeko.

3.700 korrikalarik egingo dute igandean Donibane Lohizune eta Hondarribia arteko 21.097 metroko bidea. Helmuga, Kale Nagusian.

Behobia-Donostiak urtero milaka lasterkari biltzen baditu ere, hura egitea ezinezkoa litzateke elkarte eta eragileen lanik gabe. Horietako asko Oarso-Bidasokoak dira.

Inoizko emakume kopururik handiena izango da Behobiako irteeran. Lehenak abiatzen gurpildun aulkietako kirolariak izango dira.

Hilaren 25eko bi proben azken xehetasunak eman dituzte gaur. Lehenengoz eskualdekoa izango da lehen Irunen bakarrik lehiatzen zen lasterketa.

Inskripzio aroa ireki eta 48 ordura, 200 korrikalarik egin dute bat Bidasoko Maratoi Erdiarekin, eta beste 60k hamar kilometroko lasterketarekin.

Behobia-Donostian izan ziren 136 roller kirolarietatik hamabost izan ziren Oarsoaldekoak nahiz Hondarribia eta Irungoak.

Behobiako irteeran izango diren 28.000 pasatxo kirolarietatik %4,71 Oarsoaldekoak eta Irun nahiz Hondarribikoak izango dira.

Kirolarien eta zaleen alboan izango da HITZA Behobia-Donostian. Hainbat irudi galeria eta herriz herrikako sailkapenak egingo ditu.

Korrikalarien festa da Behobia-Donostia. Baina haien alboan milaka dira errepide ertzetik babesa eta animoak ematen dizkietenak.

Gure Eskuk biserak banatuko ditu Behobia-Donostian, Sagues inguruan. "Herri libre batean", euskal selekzioaren aldarria egin nahi dute.

09:30ean jasoko du Behobiak lehen irteera, eta azkena, berriz, 11:35ean. Ikusleek hainbat orduz goza dezakete errepide ertzetik lasterketaz.

Igande honetan (hilak 27) abiatuko da Donibane Lohizune-Hondarribia maratoi erdiaren 25. edizioa. Lasterkariak goizeko 10:00etan irtengo dira Donibane Lohizunetik.

Bidasoa Atletiko Taldeko zazpi kide Euskadiko Selekzioko kide izango dira asteburuan egitekoa den federazioen arteko Espainiako Kros Txapelketan.

Emekik biharko antolatutako martxaren eta lasterketaren harira hainbat ohar luzatu dituzte. Besteak beste, kontsigna eta dutxa zerbitzuak izango dira.

Igandean Behobiako irteeran izango diren 30.000 partaideen artean asko Oarsoaldekoak eta Bidasokoak izango dira. HITZAk haietako hainbaten testigantza jaso du.