Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Euskal Herriko Maratoi Erdia, igandean

3.700 korrikalarik egingo dute igandean Donibane Lohizune eta Hondarribia arteko 21.097 metroko bidea. Helmuga, Kale Nagusian.

Oarso Bidasoko Hitza
Hondarribia,Irun
2025/10/23

Donibane Lohizune-Hondarribia lasterketa, edo Euskal Herriko Maratoi Erdia, igandean (hilaren 26an) izango da. 26. ekitaldia izango da aurtengoa. Hondarribia Kirol Elkarteak eta Ur Jokok antolatutako lasterketako dortsalak aspaldi agortu zirela, 3.700 partaide izango ditu 21.097 probak denera. 10:00etan aterako dira korrikalariak Donibane Lohizuneko Folch plazatik, eta Lapurdiko kostaldetik Hendaiaraino iritsi, handik Irunera pasa, eta Hondarribiko Kale Nagusian bukatuko dute bidea lasterkariek.

Maratoi erdiaren ondorioz trafikoan eta garraio publikoan eragozpenak izango dira igande goizean zehar Irunen eta Hondarribian. Horien berri izateko joan Hondarribiko eta Irungo udalen webguneetara (hondarribia.eus eta irun.org).

Iazko sailkapena kontuan hartuta, gizonen kategoriako lehen korrikalariek ordubete eta 10 minutu baino beheragoko denbora egin dezakete, iazko irabazleak (Unai Arroyo) 1.08.14ko denbora egin zuelako; emakumeetan, iaz, Mylene Da Costa izan zen azkarrena, 1.22.17 denborarekin. Beraz, Hondarribiko Kale Nagusiko helmugara gizonak 11:05etik aurrera iristen has daitezke, eta emakumeak 11:15etik aurrera.

Korrikalariek euren motxilak irteera puntuan utz ditzakete lasterketa hasi baino (10:00etan hasiko da) ordu erdi lehenagora arte. Auto bidez helmugara eramango dituzte partaideen motxila eta poltsa horiek.

Dortsalak jasotzeko hainbat aukera erraztu ditu antolakuntzak. Izan dira zuzenean etxean jaso dutenak. Edonola ere, dortsalak aurrez aurre jasotzeko hautua egin dutenek bi gunetan jaso ditzakete (korrikalariek izena ematerakoan hala aukeratuta). Honakoak dira dortsal-jasotze guneak

Donibane Lohizunen, Urdazuri kirolgunean:

  • Hilak 24, ostirala: 15:00etatik 19:30era.
  • Hilak 25, igandea: 10:00etatik 19:30era.

Hondarribian, Jostaldi pilotalekuan:

  • Hilak 24, ostirala: 18:00etatik 20:00etara.
  • Hilak 25, larunbata: 11:00etatik 13:30era, eta 16:00etatik 18:30era.

 

Erlazionatutako edukiaDonibane Lohizune-Hondarribia lasterketagatik, aldaketak trafikoan
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Salatu dute Azorak Donostian hutsik dituen etxeetako batzuk legez kanpoko pisu turistikoak direla

Kultura, Gipuzkoa

Gaur hasiko da Booktegi jaialdia, «literatura zentzu zabalean ospatzeko»

Gipuzkoa, Ekonomia

Gipuzkoako Foru Aldundiak %10 handituko du aurrekontua, 1.433 milioi euroraino

Kultura, Gipuzkoa

‘Desobedienteak 18/98’ antzezlanarekin hasiko dira Azpeitiko antzerki topaketak, bihar

Euskal Herria, Gipuzkoa

Salatu dute azaroaren 11n bi adingabe dituen familia bat etxegabetu nahi dutela Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Larunbatetik aurrera, Renferen erabiltzaileek Hernani eta Irun arteko ibilbidea trenez egin ahal izango dute beti

Gipuzkoa, Euskal Herria

Errenteriako Udalak lursail bat laga dio Jaurlaritzari, alokairurako 45 etxebizitza babestu eraikitzeko

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako autoeskolak kexu dira 6.000 pertsona baino gehiago daudela azterketa praktikoa egiteko zain

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Herrera auzoko bizilagunek salatu dute «bazterturik» daudela, eta elkarretaratze bat antolatu dute etzirako

Euskal Herria, Gipuzkoa

Txomin Letamendiren sendiak justiziaren aitortza nahi du zikloa ixteko

Ekonomia, Gipuzkoa

Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek bertan behera utzi dute greba

Gipuzkoa, Euskal Herria

ELAk greba egunak antolatu ditu Gipuzkoako zahar etxeetan azarorako eta abendurako

Ekonomia, Gipuzkoa

Shamonda birusaren kasu bat atzeman dute Gipuzkoan

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.