Estatu Islamikoa borrokatzen duten emakume kurduei buruzko 'Arian komandantea' filma proiektatuko dute Hondarribiko Emakumearen astean.
Musikari kurduaren laukoten 'Kampo Domiz' diskoa argitaratu berri du, bere senideak bizi diren kanpalekuari dedikatuta.
Azaroaren 18tik 22ra ospatuko dute Errenteria-Oreretan, Mikelazulo elkarteak antolatuta, "harresirik gabeko Euskal Herriaren alde". Gainera, hilaren 7tik 24ra Kolonbiako desplazatuei buruzko argazki erakusketa izango ikusgai elkartearen egoitzan.
Raquel Garciak Kurdistango lurretan egindako bidaia izango du hizpide hilaren 11ko saioan. Amaia KZn izango da, 19:30ean.
Arratsalde osoan zehar izango dira jardunaldiak Kabigorrin, eta hitzaldia, musika kontzertua eta dantza ikastaroaz gozatzeko aukera izango da.
Komite Internazionalistak-en eskutik, Kurdistango egungo egoera aztertuko dute ostegunean, hilak 11, Puntaleko eskola zaharrean, 19:00etan, Herri kurduaren erresistentzia eta gaur egungo egoera goiburuko hitzaldian.
Herri kurduaren erresistentzia eta gaur egungo egoera goiburuko hitzaldia izango da hilaren 11n, osteguna, Hondarribiko Gazte Xaian, 19:00etan. Komite Internazionalistako kide batek emango du hitzaldia eta gero galderak egiteko aukera izango da.