Kurdistango sumendiak hurrengo Zure Abenturaren Bilan
Raquel Garciak Kurdistango lurretan egindako bidaia izango du hizpide hilaren 11ko saioan. Amaia KZn izango da, 19:30ean.
Kurdistanetik bidaiatzen aritu zen Raquel Garcia, Artos, Suphan eta Ararat sumendietara iristeko asmoz. “Esperientzia ahaztezina izan zen, herri kurduaren indarrak eta abegi onak markatutakoa. Lantalde bikain baten laguntzaz, espedizioaren erronka Kurdistan turkiarreko hiru sumendi altuenen tontorrera iristea zen: Artos, Suphan eta Ararat”.
Bidaia horren berri emateko Zure Abentuaren Bila saio berri bat antolatu dute Amaia KZko hitzaldi aretoan hilaren 11rako, 19:30ean. Sarrera doakoa, eserleku guztiak bete bitartean.Saioa gaztelaniaz izango da, protagonistak aurkezpen bat egingo du, eta gero solasaldi bat egongo da saioaren bukaera aldean. Saioak 60 minutu iraungo ditu gutxi gorabehera.