
Ostegun gizenean hasi eta astearte inautera bitarte, Irun festan murgilduko da eta hamarnaka jarduera antolatu dituzte datozen egunetarako.

Inauterietako sariak banatu zituzten atzo arratsaldean. Areto Nagusia txiki utzi zuten saridun guztiek.

Iñude eta Artzainek giro ezinhobean desfilatu zuten atzo Irungo kaleetan zehar. Santiagotik atera zen konpartsa eta horrekin batera, pertsonaia ezberdinak. Hala, San Juan plazan geldialdi bat egin ondoren, Zabaltza plazarantz abiatu ziren konpartsako kideak. Han gauzatu zuten azken geldialdia, Irun Hiria Musika Bandak lagunduta.

Gorka Bereziartuaren 'Abentura erraldoia. Salba dezagun kalegira' liburuaren aurkezpena baino lehen Izugarria konpartsak kalejira egingo du. Portuan barrena euskal giroa zabalduko dute.

Igandean ibiliko da konpartsa Irungo kaleetan zehar dantzan, 12:00etatik aurrera. Larunbaterako, azken entsegua antolatu dute, 12:00etan, Behobian.