Iñudeen eta Artzaien konpartsa osatzeko bilera deitu du Eraikik
Inauteriak gertu direla eta, Eraiki Dantza Taldeak Iñudeen eta Artzaien konpartsa osatzeari ekin dio dagoeneko. Hori dela eta, dantzari edo pertsonaia moduan parte hartu nahi duen lagun orori zuzendutako bilera egingo du datorren urtarrilaren 13an, igandearekin. Behobiako eskola zaharrean izango da bilkura, 12:00etatik aurrera.
Otsailaren 2an izango da aurtengo Iñudeen eta Artzaien konpartsaren eguna. 150 lagun inguruk parte hartu ohi dute bertan eta Irungo kaleak alaitu ondotik, Iñudeak eta Artzaiak irudikatzeko dantza egiten dute Zabaltza plazan.