kirolak

Hondarribiko Master Series

Ehunen madarikatuak!

Batzuetan alde, bestetan kontra. Atzo, kontra. Hondarribiak 14 ehunenengatik ez zuen irabazi Donostian Eusko Label bandera, San Miguel Ligako bosgarrena, Pasai Donibane Koxtape-San Juan arraun elkarteak antolatua.

admin
Hondar kirolak

Aisia, gazteekin eta gazteentzat

Uztaileko arratsaldetan, asteartetik ostiralera, kirola praktikatzeko eta kirol berriak ezagutzeko aukera izango da Hondarribiko hondartzan, Hondar Kirolak ekimenari esker. Udaleko Prebentzio Komunitarioko zerbitzuak kudeatzen du eta, aurten, 20 gazte boluntariok lagunduko dute antolakuntzan.

admin

Elena Rodriguez igerilari errenteriarra dominatik 72 ehunekotara geratu da Europako Junior Txapelketan

Oarsoaldea Igeri Elkarteko Elena Rodriguez Santesteban errenteriarrak paper ona egin du Dordrechten (Herbehereak) jokatu den Europako Junior Txapelketan. Errelebotan ia domina lortzeaz gain, Euskadiko errekorra ezarri du 100 metroko bular proban.

admin

Palestinako futbolari gazteek babesa eta elkartasuna jaso dute Oiartzunen

Donosti Cup txapelketaren harira, Palestinako Hai Al Bustan futbol taldea Gipuzkoan ari da hainbat partida jokatzen, tartean Oiartzunen. Palestina Israelen partetik jasaten ari den eraso militarraren harira, oiartzuarrek babesa eta elkartasuna adierazi diete Palestinako ordezkariei, horrela egin zuten atzo Ugaldetxoko futbol zelaian jokatutako partidan.

admin

Asteburuko pasakako partidak, Iturriotzen

Gaur eta bihar jokatuko dituzte Txosten pasakako txapelketako partidan, kasu honetan Iturriotzen, Kontzejupean hainbat kultur ekitaldi izango direlako asteburuan. Hortaz, bihar (larunbata) eta etzi izango dira lehiak.

admin

Hondarribiak lau ontzi sartu ditu haur eta kadeteen Espainiako Txapelketako final nagusietan

Sevillan, Euskal Herriko bigarren talde onena izan zen Hondarribia, Irungo Santiagotarraken atzetik. Bihar, aulki mugikorrari buruzko erreportaje luze bat argitaratuko du Oarso Bidasoko HITZA-k, papereko edizioan.

admin

Mikel Albeniz eta Leire Fernandez izan dira Beñat Elzoren omeneko mendi lasterketako irabazleak

Hamar kilometroko ibilbide mistoa egiten azkarrenak izan dira. Larunbatean urtea bete zen Talaia bidean entrenatzen ari zela Beñat Elzo kirolaria hil zela, eta haren lagunek antolatu dute proba. Bildutako dirua Sanfilippo gaitzaren ikerketarako izango da.

Asier Perez-Karkamo

[argazki galeria] Beñat Elzoren aldeko familien arteko lasterketa

I. Beñat Elzo Mendi Lasterketarekin batera, 1,5 kilometroko familien lasterketa egin zuten larunbatean Hondarribiko kirol kaian. 700 herritar parte hartzen eta beste zientoka batzuk korrikalariak animatzen, giro ezinhobea bizitu zen eta antolatzaileek diru asko bildu zuten Sanfilippo gaitzaren ikerketan laguntzeko.

Asier Perez-Karkamo

Ez du hutsunea betetzeko balio izan, baina ederra izan da

350 kirolarik parte hartu dute I. Beñat Elzo Mendi Lasterketan —eremu babestuan egin izanagatik, mugatua zen— eta 600 herritar baino gehiago familien proban. Diru guztia Sanfilippo gaitzaren ikerketara bideratuko dute.

Asier Perez-Karkamo

220 judoka elkartuko ditu San Martzial lehiaketak, etzi

San Martzial Judo Torneoak 46. ekitaldia beteko du aurten. 14 kategoria ezberdinetan lehiatuko dira kirolariak, Artalekun finkatutako hitzorduan. Aurtengoan gainera, Espainiako Super Koparen barruan finkatutako hitzorduetako bat izango da.

admin

Ehunen madarikatuak! (2)

Liga erdira iritsita, lau puntuko aldea lortu du Hondarribiak Oriorekiko. Larunbatean Getxoko Ikurrina irabazi zuen eta atzo 32 ehunenekoengatik ez zuen Zierbenan errepikatu.

admin

Aurrea hartu du emakumeetan San Juanek, asteburu biribila eginda

Batelerak ontziak asteburuko bi estropadak irabazi ditu, emakumeen Euskotren Ligakoak. Bigarrena, bietan, Hibaika izan da. Horrela, Getxon eta Zierbenan lortutako garaipenei esker, ligaren lehen postua irmo hartu dute arrosek, liga hori bukatzeko bi jardunaldi falta direnean. Ia eskura dute liga. beraz, baldin eta azken bi estropadetan Hibaikak perfekzioa lortzen ez badu.

admin

Zesta puntako Binakako Munduko Txapelketako finala jokatuko dute gaur Hondarribiko Jostaldin

Munduko Pilota Biltzarrak antolatutako Binakako Txapelketaren finala jokatuko dute gaur Jostaldi pilotalekuan. 20:00etan hasiko da jaialdia eta bigarren partida izango da Egiguren-Ibai Erkiaga eta Aritz-Erkiaga-Leo bikoteek jokatuko duten finala.

admin
Gehiago